Cy Twombly
Untitled (Funerary Box for a Lime Green Python) [Titulurik gabea (Pitoi berde lima batentzako hilkutxa)] [103 aretoa]
Iruzkinak
Titulurik gabea, 1976 [103 aretoa]
- Izenburua:
- Titulurik gabea, 1976 [103 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Gainazala | Zuria | Materiala | Arkeologia | Erroma | Alberto Giacometti
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Minimalismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Eskultura luze hau, itxuraz teleskopio bat ematen duena, Erroman sortu zuen Twombly-k 1976an. Urte askoren ondoren egin zuen aurreneko eskultura da eta harrezkero norabide berria hartu zuen artistak. Minimalismoaren garaiko teoriei erantzunez, forma soil eta aratzetara murriztu zuen Twomblyk bere obra. Kartoizko tutuak aukeratu ditu hemen, marrazkiak bilduta gordetzeko erabiltzen direnak, eta artistek estudioetan helmenean izaten dituzten eguneroko objektuetako bat. Hala, tutu meheago bat lodixeagoa den beste baten gainean jarri du. Kartoiaren kolore marroia pintura zuriz estali du, eta gainazaletik zabaltzen eta isurtzen utzi du. Pinturak azpimarratu egiten du eskulturak duen artelan izaera, eta, tutuak ezkutatzeaz gainera, euren xedea barruan artelanak gordetzea dela gogorarazten digu. Gainera, pinturak elkartu egiten ditu tutuak, obra bakarra osatuz.
Bertan erabilitako material arruntek maketak egiteko haurrek erabiltzen dituztenak gogorarazten dizkigute. Baina eskulturaren luzerak giza irudi estilizatu bat iradokitzen digu, antzinako tailla baten forma luzeak eta zuzenak, beharbada; edo hogeigarren mendeko Alberto Giacometti eskultoreak egindako irudi fin eta luzatuak, agian.