Cy Twombly
Sarrera [207 aretoa]
Nini’s Painting (Nini-ren pintura) [207 aretoa]
Iruzkinak
Titulurik gabea (Bolsena) [207 aretoa]
- Izenburua:
- Titulurik gabea (Bolsena) [207 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Apolo | Artea eta historia | Artea eta mitologia | Artea eta zientzia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolsena lakua | Dualtasuna | Trakestasuna | Inskripzioak | Ikerketa aeroespaziala | Zenbakiak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa | Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Obra grafikoa | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Honako hau 1969ko udan egindako hamalau pintura-sail batekoa da; eta Twombly-k orduko gertaerak irudikatzen ditueneko adibide bakanetako bat. Uda hartan, Apolo 11 espazio-ontziak oihartzun handia izan zuen komunikabideetan; eta uztailaren 20an, Neil Armstrong-ek lehenengo aldiz zapaldu zuen ilargia. Lan honetan, goranzko ibilbide bat sumatzen da: irudiak gorantz eta eskuinaldera agertzen dira; grabitate-gabeziaren sentsazioa nabaria da bertan. Beste mihiseetan ere, objektuak espazioan flotatzen ari direla ematen du, airean esekiak baleude bezala.
Gainera, Apolo misioaren alderdi zientifikoek Twombly kezkatzen dutela dirudi. Sail honetako mihiseak neurketa, grafiko eta diagrama ugari dituzte gainazalean marraztuak. Beraz, neurri batean, arrazionaltasun- eta zibilizazio-sentsazioa aditzera ematen dute. Beti bezala, Erreferentzia klasikoez baliatzen da Twombly, eta horretarako Apolo eguzkiaren eta arrazoiaren jainko grekoa aukeratzen du. Hala ere, Twomblyren obrak ez du aditzera ematen arrazionaltasun perfektua: hemen bai ordena bai desordena ikusten dira. Zirriborratutako batuketak kaotikoak dira, ebazten ezinezkoak.
Twomblyren obra gehienetan bezala, sail honek kontrako indarren arteko borroka islatzen du. Ordenaren eta desordenaren arteko borrokarekin batera, honakoa bezalako obrek tentsioa agerian uzten dute ezkerraren eta eskuinaren, horizontalaren eta bertikalaren, mugimenduaren eta gelditasunaren, eta goranzko noranzkoaren eta beheranzkoaren artean. Gainera, sailkapen errazari uko egiten diote: neurri batean pinturak dira eta beste neurri batean arte grafikoa; objektu antzemangarri batzuk biltzen dituzte, eta beraz ez dira guztiz abstraktuak, baina, ezta figuratiboak ere. Beti bezala, arau propioak sortzen ditu Twomblyk.