Cy Twombly
Titulurik gabea (Bolsena) [207 aretoa]
Sarrera [209 aretoa]
Iruzkinak
Nini’s Painting (Nini-ren pintura) [207 aretoa]
- Izenburua:
- Nini’s Painting (Nini-ren pintura) [207 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Sinbologia | Tartaruga galeria | Uhinak | Erroma | Leonardo da Vinci | Luigi Pirandello | Nini Pirandello | Plinio de Martiis | Trakestasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Honako hau Twomblyk bere lagun Maria Antonietta Pirandello 1971n hil zenean haren omenez egindako pintura-sailekoa da. Luigi Pirandello dramaturgo italiarraren biloba zen Nini, eta Plinio De Martiisen emaztea, La Tartaruga Galeriaren jabearena, Twombly 1958an erakusketa egiten hasi zen Erromako galeria. Hari eskainitako requiema da.
Pintura hauetan heriotzaren erreferentzia zuzenik agertu ez arren, halako dolumina iradokitzen dute. 1950eko hamarkadako bere lan klasikoetan bezala, hemen, Twomblyk arkatzez azkar-azkar eta bata bestearen gainean marraztutako lerroez osatutako geruzak erabiltzen ditu, gabezia- eta galera-sentimendua islatzen dutenak, ezabatutako zerbaiten sentipena. Olatuen mugimenduak gogora ekartzen duten zurrunbilo-modura agertzen diren marka hauek zerbait esaten saiatzen ari direla dirudi, azkenean minaren inkoherentzian banantzeko.
Serie hau pintatzen aritu zen garaian, Leonardo da Vinci-ren uholde eta zurrunbiloen estudioek erakarpen berezia eragin zioten Twomblyri. Beretzat, uraren eta galera tragikoaren arteko lotura antzematen da estudio horietan: forma kiribildu hauek, uhinak bezala moldatuz eta bananduz, erakusketa honetan bertan ikusgai dagoen Hero eta Leandro koadroaren iragarpena dira.
Nini-ren pinturak ez dira zertan ordena jakin bati jarraituz behatu. Ez diote narratiba bati jarraitzen, eta ez dira, haren beste sail batzuek bezala, in crescendo prozesu bat. Horren ordez, gai baten inguruko aldaerak dira. Twomblyk aldi berean hainbat mihisetan lan egitea gogoko du, ez baititu banandutako obra gisa ikusten, talde batean elkarlotuak baizik.