Cy Twombly
Sarrera
Tiznit [205 aretoa]
Iruzkinak
Sarrera [205 aretoa]
- Izenburua:
- Sarrera [205 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Black Mountain College | Seven Stairs galeria | Stable galeria | Eguneko argia | Ipar Afrika | Italia | Ben Shahn | Jackson Pollock | Jasper Johns | Robert Motherwell | Robert Rauschenberg | Inskripzioak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
1951n, lagun zuen Robert Rauschenberg artistak animatuta, Ipar Carolinako Black Mountain College-n sartu zen Twombly. Bertan, Ben Shahn eta Robert Motherwell izan zituen irakasle. Azken horrek, gogotsu idatzi zuen testu bat Twomblyren bakarkako aurreneko erakusketarako, Chicagoko Seven Stairs galerian izan zena.
Zortzi hilabetez, 1952 eta 1953 urte bitartean, Twombly eta Rauschenberg Europan zehar ibili ziren bidaian eta hala ezagutu zuen Twomblyk Italia lehen aldiz. Ondoren, kontinente zaharretik Ipar Afrikara egin zuten. New Yorkera itzuli zirenean, elkarrekin erakusketa bat egin zuten bi artistek Stable galerian. Twomblyk bertan aurkeztu zituen koadroetako batzuek Ipar Afrikako herrien izenak zituzten, Tiznit eta Quarzazat, horien artean.
1950eko hamarkadaren erdiaz geroztik, pinturetan letrak, sinboloak eta hitz zatiak sartzen hasi zen Twombly. Kritizismoa, Ziztu bizian, Akademia eta Kaikuak, hondo argia dutenak, 1955ekoak dira; izen bitxi horiek Twomblyk, Rauschenbergek eta Jasper Johns-ek bildutako zerrenda batetik hartutakoak dira. Guztiak daude graffitien antzeko marrez, kaligrafia-korapiloez eta bizkor egindako lerroez beteak, eta Amerikako Espresionismo Abstraktuko artistek, adibidez Jackson Pollock-ek, erabilitako pintura-teknika espresiboei egindako desafiotzat har daitezke.
1957ko udaberrian Italiara itzuli zen Twombly, eta harrezkero bertan bizi izan da gehienbat. Italian egin zituen lehenengo pinturak New Yorkeko lanetatik aldentzen dira, ez dute duda-mudarik agertzen eta aldarte bareagoa erakusten dute, Mediterraneoko argi zuriak eragin baitzion.