Cy Twombly
Sarrera [202 aretoa]
Hero and Leandro (To Christopher Marlowe) [Hero eta Leandro (Christopher Marlowe-ri)]
Iruzkinak
Hero and Leandro (Hero eta Leandro)
- Izenburua:
- Hero and Leandro (Hero eta Leandro)
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Hero | Leandro | Artea eta literatura | Artea eta mitologia | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Poesia | John Keats | Inskripzioak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Hero eta Leandro titulua zorigaitzak jotako bi maitaleren kondaira klasikotik hartutakoa da. Gauero, Helespontoko urak zeharkatzen omen zituen igerian Leandrok bere maitale Herorekin elkartzeko. Hala, gau ekaiztsu batean, Heroren zuzia, itsasoan Leandro gidatzen zuena, itzali eta ito egin zen Leandro.
Twomblyk 1984an egindako pintura honetan, lau ataletan banatu du kondaira. Lehenengo hiruak olio-pintura eta industria-pinturarekin margotutako mihiseak dira; laugarrena, berriz, paper-zati baten gainean egina da, txikiagoa eta arkatzez zirrimarratutako aipamen labur bat idatzia duena.
Hiru mihiseak trinko landuak daude: pintura-isuriak efektu urtsua eta distiratsua sortzen du gainazalean. Lehenengo mihiseak kontakizunaren goren-unean murgiltzen gaitu zuzenean: Helespontoko urak igerian zeharkatzen ari dela maitale gaztea itotzen da. Olatuak bere izena irensteko zorian daude, mihisearen eskuinaldean zirriborratutakoa. Bigarren eta hirugarren mihiseek zorigaitzaren ondorioak erakusten dizkigute. Laino zuria beheratu da, Leandroren izena irentsiz. Bere arrastoa zeharo desagertu da.
Azkeneko atala, IV.a, paper-orri bat besterik ez da, Twomblyren kaligrafia bereziarekin idatzitako hitz batzuk dituena. Herori eta Leandrori buruzko soneto batetik hartutako azkeneko bertsoa da, John Keats poetak 1816an idatzitakoa: “Joan egin da; burbuiletan goratzen da haren arnas maitemindua!”.