Cy Twombly
Arcadia (Arkadia) [205 aretoa]
The Italians (Italiarrak) [206 aretoa]
Iruzkinak
Sarrera [206 aretoa]
- Izenburua:
- Sarrera [206 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Eskuak | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Erakusketak | Castelli Gallery | Tartaruga galeria | Erroma
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura | Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
1960tik 1961era gelditu gabe ibili zen Twombly bidaian, Italia, Grezia eta Saharako basamortuan zehar, Erroman bi lanleku garrantzitsu ezarri zituen bitartean. 1960ko hasieran, emazte Tatiana, haien haurra eta hirurak XVII. mendeko etxe handi batera joan ziren bizitzera, Palazzo Farnese inguruan. Bi urte haietan bertan egin zituen lanen artean aipatzekoak dira Atenasko eskola —areto honetan ikusgai— eta Ferragosto, bost pinturez osatutakoa, 208 aretoan ikusgai dagoena. 1961. urtearen hasieran, Twomblyk apartamentu bat ere hartu zuen errentan Campo de’Fiori-tik gertu, ondorengo bost urteetan bere lanleku izango zena. Urte hartako urtarrilean, Italiarrak margotu zuen. Aldi horretatik aurrera, bere paletak bizitasun handiagoa hartu zuen, esate baterako Flora-ren garaipena koadroan eta ordutik aurrera ere hasi zen maizago bere eskuak zuzenean pintatzeko tresnatzat erabiltzen; hala, haren koadroek gero eta itxura fisikoagoa eta sentsualagoa hartzen hasi ziren. 1959an, industria-pintura erabiltzeari utzi eta olio-pintura erabiltzen hasi zen bere obretan, tututik zuzenean aplikatua.
1960an, bigarren bakarkako erakusketa egin zuen Erromako La Tartaruga Galerian, eta ondoren, lehenbiziz, New Yorkeko Leo Castelli Galerian izan zuen erakusketa. Geroago, 1961eko udazkenean, Alemanian eta Parisen izan ziren Twomblyren hainbat erakusketa.