Cy Twombly
Orpheus (Du Unendliche Spur) [(Orfeo (Zu, amaigabeko aztarna)] [209 aretoa]
III Notes from Salalah (Salalah-tik III nota) [203 aretoa]
Iruzkinak
Sarrera [203 aretoa]
- Izenburua:
- Sarrera [203 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Bako | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Sinbologia | Gagosian galeria (Erroma) | Louvre Museoa | Bizitza | Loreak | Salalah | Erroma | Claude Monet | Vincent van Gogh | Andy Warhol
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Kokapen zehatzerako artea | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Cy Twombly-k 2008ko apirilean ospatu zuen bere laurogeigarren urtebetetzea. Gaur egun, Parisko Louvre Museoak enkargatutako sabaia da bere proiektuetako bat, aurreikuspenen arabera 2010erako amaitua egongo dena.
Areto honetan, Twomblyk azken urteotan egindako bizitasun handiko pintura koloretsu batzuk ikusteko aukera izango duzu.
Salalah-tik III nota serieko mihise berdeak 2004 eta 2006 urte bitartean pintatu zituen, eta multzoa duela gutxi aurkeztu zen Gagosian galeriak Erroman zabaldu berri duen egoitzaren inaugurazioan.
Areto honetako beste obrak duela gutxi osatutako bi pintura-seriekoak dira: mihise gorri eta zurrunbilotsua Bako sailekoa da. 2005eko udan pintatu zuen, Estatu Batuak Irakekin gerran zeudenean. Loratzen. Loreen banatzea eta beste hainbat saileko bi mihiseetan, antzeko kolore-gama erabili du Twomblyk, baina oso bestelako aldartea aditzera emanez: oso pintura kartsuak dira, koloretako loreak gainazal osoan zehar sakabanatuta dituztenak. Mihise distiratsu hauek arte modernoko lore-pintura ikonikoen tradizio luzeari Twomblyk egindako ekarpena dira, besteren artean aipatzekoak izanik: Van Gogh-en eguzki-loreak, Monet-en igebelarrak, eta Andy Warhol-en lore-serigrafia handiak. Bizitzaren eztitasunaren gorazarre antzeko bat ematen dute, baina baita bizitza zein azkar loratu eta zimeltzen denaren seinale ere: Twomblyk bere obretan behin eta berriz landu izan dituen gaiak dira, baina orain, ordea, dagoeneko egin duen ibilbide luzearen oroigarri hunkigarri gisa agertzen dira.