Cy Twombly
Hero and Leandro (Hero eta Leandro)
Titulurik gabea, 1953 [202 aretoa]
Iruzkinak
Hero and Leandro (To Christopher Marlowe) [Hero eta Leandro (Christopher Marlowe-ri)]
- Izenburua:
- Hero and Leandro (To Christopher Marlowe) [Hero eta Leandro (Christopher Marlowe-ri)]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Hero | Leandro | Artea eta literatura | Artea eta mitologia | Artea eta paisaia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Ingurunea eta natura | Itsasoa | Gaeta | Poesia | Christopher Marlowe | John Keats | Lord Byron
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
1980ko hamarkadan, Twombly-k denboraldi luzeak pasatzen zituen Gaeta herrian, Napoli eta Erroma artean dagoen Erdi Aroko portuan, Tirreno itsasoan. Hamarkada horretako Twomblyren pinturek uraren irudiek eta lainoak artistari betidanik eragindako lilura erakusten digute. Hala, mihisearen gainazalari likidotasun sentsazio harrigarria dario.
Itsasoarekiko erakarpen handi hori estuki lotzen zaio itota hildako Leandro maitalearen kondairak artistarengan eragindako erakarpenari. Ipuin horretan inspiratuta margotu zuen lehenengo pintura 1962koa da, Turkiara, kondairaren eszenatokira, egindako bidaia baten ondorengoa, alegia. Mitoaren arabera, Leandro Abydos-ko gazte eder bat zen, hots, Helesponto itsasartean dagoen Asiako ertzekoa, oraingo Turkiako Dardaneloetakoa. Haren maitale Hero Afroditaren sazerdotesa zen, eta dorre batean bizi zen Europako ertzean. Gauero, su bat pizten zuen bere dorrean, Leandroren gidari izan zedin Helespontoko itsasartea igerian zeharkatzen ari zen bitartean eta hala, biak elkar zitezen. Gau batean, ekaitza sortu eta ito egin zen Leandro. Herok hilda zegoela jakin zuenean, etsita, itsasora bota zuen bere burua. Kondaira horrek mendeetan zehar erakarri izan ditu poetak, idazleak eta artistak. Lord Byron-ek berak itsasarte hori zeharkatu zuen igerian, eta poema bat idatzi zuen gertaera hura jasotzeko.
Twomblyk lehengo aldiz gai hori landu eta hogei urteren buruan, 1984an hain zuzen, berriro ere heldu zion kondairari. Areto honetan ere ikusgai dagoen lau zatiko lana da hori eta obraren azkenengo zatian Keats poeta erromantiko baten aipua bat jasotzen du, kontakizun eder horrek ere inspiratu baitzuen olerkigilea.
Urte bete geroago, 1985ean, gai hori berriz landu eta koadro hau Hero eta Leandro (Christopher Marlowe-ri), sortu zuen aspaldi hasitako istorio horri amaiera emateko. Izenburuak aditzera ematen duenez, XVI. mendeko poeta eta dramagile Christopher Marlowek pertsonaia horiei eskainitako poema bat irakurri ondoren sortu zuen lana. Oraingo honetan, narrazioaren haria jarraitu beharrean, margoak labain egiten duen mihise soil batek itotako maitaleen tragedia gogora ekartzen digu.