Cy Twombly
Untitled (Blooming. Scattering of Blossoms and other Things) [Titulurik gabea (Loratzen. Loreen banatzea eta beste hainbat)] [203 aretoa]
Hero and Leandro (Hero eta Leandro)
Iruzkinak
Sarrera [202 aretoa]
- Izenburua:
- Sarrera [202 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Forma | Materiala
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
1976an, hamazazpi urteren buruan, eskulturak egiteari ekin zion berriro Twombly-k. Ondorengo urteetan leku nabarmena hartu zuten bere lanean.
Areto honetan Twomblyren eskultura batzuk daude ikusgai, 1950eko hamarkadatik 1980ko hamarkadara bitartean sortuak: beraz, eskulturagintzan izan zuen etenaldiaren aurreko eta ondorengo obrak barne hartu dira bertan.
Bere ibilbidean zehar, eguneroko objektuak erabili izan ditu Twomblyk eskulturak egiteko. Ondoren brontzez moldeatutako eskulturek ere kidetasuna dute lehendik erabili izan dituen kutxekin, zurezko blokeekin, plastikozko hostoekin, eta kordel zatiekin. Dena den, Twomblyren eskulturek gainditu egiten dituzte osagaitzat dituzten objektu soilak: itxuraz nolanahi itsatsiak dauden itxura eman arren, eta osagai zaharrak balira bezala ikusi arren, hartzen duten forma berri horretan irudimenezko interpretazioak egitera gonbidatzen gaituzte-eta. Zenbaitetan, tituluak berak lagundu egiten digu eraldaketa hori burutzen, handik eta hemendik, konexioarik gabe, hartutako gauzez osatutako zerbait zeharo desberdina den beste gauza bat balitz bezala ikusten.