Cy Twombly
Untitled VII (Bacchus) [Titulurik gabea VII (Bako)] [203 aretoa]
Sarrera [202 aretoa]
Iruzkinak
Untitled (Blooming. Scattering of Blossoms and other Things) [Titulurik gabea (Loratzen. Loreen banatzea eta beste hainbat)] [203 aretoa]
- Izenburua:
- Untitled (Blooming. Scattering of Blossoms and other Things) [Titulurik gabea (Loratzen. Loreen banatzea eta beste hainbat)] [203 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Arte orientala | Artea eta denbora | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala | Sinbologia | Erakusketak | Bizitza | Ingurunea eta natura | Euria | Loreak | Japonia | Haikuak | Kusunoki Masatsura
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Koadro hau, Loratzen. Loreen banatzea eta beste hainbat izena duen sailekoa da eta 2007an sortu zuen. Hemen ikusiko duzun sail bereko beste koadroarekin batera, erakusketa honetan bildutako azkenetako obra da. Sail hori Avignonen egon zen lehenik ikusgai, Blooming (Loratzen) izeneko erakusketa batean, A Scattering of Blossoms and other Things (Loreen banatzea eta beste hainbat) azpititulua zuena. Titulu alai honek gaztetasuna, udaberria eta birsorkuntza iradokitzen ditu, kolore biziko mihise distiratsuek nabarmentzen duten gaia.
Koadro hauetan, Twombly aldendu egin da famatu bihurtu zuten lan abstraktuetako graffiti antzeko zirriborroetatik, estilo arinago eta lirikoago batera hurbiltzeko. Zurezko panel handiak tantaka isuri den pintura akrilikozko geruza fin batez margotuak daude, peoniak euriz blai baleude bezala. Hala, peoniak atzealdearekin bat egiten dute eta gainazala berditzen da. Twomblyk argizarizko arkatza erabili du pintura lodian zehar mugimendu zirkularrak egiteko, eta era horretara petaloen geruza kiribilduen ilusioa sorrarazteko.
Twomblyren Peonia-pinturak Japoniako artean eta poesian daude inspiratuta. Idazketa eta pintura nahasiz, arte orientalarekiko lotura nabarmena erakusten digu Twomblyk. Izan ere, Peonia-pinturak sailean nabarmena da Japoniari buruzko erreferentzia. Mendeetan zehar, Zen tenpluetako monjeek zenbait peonia-barietate hazten zituzten euren lorategietan, eta poetek “Haiku” olerkiak eskaintzen zizkieten loreei. “Haiku”, naturaren iragankortasunarekin lotura duen poesia forma da, Twomblyri betidanik interesatu izan zaion gaia, alegia. Sail honetan, Japoniako Haikuen bertsio ingelesak gehitu ditu. Peonia erabat loratu bezain laster zimeltzen dela eta petaloak berehala erortzen zaizkiola ohartarazten digute. Bertso hauek hamalaugarren mendeko Kusunoki Masatsura gerlari samuraiaren eta poetaren erreferentzia dira,
AH! Peoniak
Haientzat
Kendu zuen
Kusunokik
Armadura
Kusunoki bataila batean hil zuten hogeita bi urte zituela.