Cy Twombly
The Italians (Italiarrak) [206 aretoa]
School of Athens (Atenaseko eskola) [206 aretoa]
Iruzkinak
Empire of Flora (Flora-ren garaipena) [206 aretoa]
- Izenburua:
- Empire of Flora (Flora-ren garaipena) [206 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Heriotza | Ajax | Flora | Artea eta mitologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Sinbologia | Erroma | Poesia | Nicolas Poussin | Ovidio | Stéphane Mallarmé | Trakestasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Flora-ren garaipena pintura askea da: arrosa, gorri, hori eta beltz koloreko pigmentuzko puntuak tututik zuzenean aplikatu ditu artistak, lapitzez egindako marrekin eta argizarizko arkatzez egindako zirriborroekin batera.
Obra hau 1961n pintatu zen Erroman eta agerian uzten du Twombly liluratua zegoela Antzinaro klasikoko eta poesia-gaiekin; gai horiek behin eta berriro agertzen dira erakusketa osoan zehar. Antzinako Erroman, Flora loreen jainkosa zen eta hari eskaintzen zioten jaialdi bat —Floralia, alegia—, giro limuriagatik ezagun zena. Titulu oso deskriptiboa izan arren, pintura abstraktua da zeharo eta, izan ere, duen ahalmen eta bizitasun handiko efektuak bereizten du. Hemen, paralelismo bat antzematen da Twomblyren inspirazio-iturri izandako Stéphane Mallarmé-ren poesiarekin, eta poeta horrek bere obrari buruz esan bezala: “Guztia laburbidean gertatzen da… saihestu egiten da narrazioa”.
Twomblyren obrak lotura du XVII. mendeko koadro batekin: Nicolas Poussin pintore frantsesaren Floraren erreinuarekin. Pintura horretan, Ovidioren Metamorfosiak obran inspiratu da Poussin. Mitologiako irudiak agertzen dira bertan elkartuak eta guztiak lore bihurtuak: adibidez, Nartziso, urmael batean islatutako bere irudiarekin maitemintzen dena; edo Klitia, eguzki-lore bihurtua. Guztien artetik Flora jainkosa gailentzen da. Bereziki irudi horietako bat erabili du Twomblyk gai nagusi gisa: Ajax. Ajaxek bere gorputza ezpatarekin zeharkatu zuen eta zauritik zerion odoletik hiazintoa loratu zen. Ajaxek heriotzaren eta birsortzearen alegoria irudikatzen du, Twomblyri luze liluratu izan duena. Izan ere, bere sorkuntza-metodoan gai horren oihartzuna ere suma daiteke: pintura-geruzek, arkatzak eta koloretako lapitzek, guztia estaliz eta behean dutena borratuz, sorkuntzaren eta suntsipenaren arteko lotura azpimarratzen dute.