Cy Twombly
Aurora [202 aretoa]
Suma [204 aretoa]
Iruzkinak
Sarrera [204 aretoa]
- Izenburua:
- Sarrera [204 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Heriotza | Apolo | Artea eta mitologia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Papera | Sinbologia | Budismoa | Espiritualtasuna | Bizitza | Gurpilak
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Areto honetan Twombly-ren paper gaineko lan batzuk daude ikusgai. 80ko hamarkadaren hasierakoak dira, olioz, argizarizko arkatzez, klarionaz eta arkatzez sortuak.
Lan hauetan, gurdiaren irudiaz baliatu da Twombly: eguzkiaren jainko Apolori lotutako irudia berriro ere; haren gurdiak zeruan zehar eguzkia tiratzen baitzuen. Marrazkietako batzuetan, gurdiaren motiboa gurpil bakar eta soil batez irudikatua agertzen da.
Gurpilaren sinboloa ez da bakarrik antzinako Greziako eta Erromako mitologiaren erreferentzia; garrantzizkoa da baita Ekialdeko erlijioan eta mistizismoan ere, hain zuzen, Twomblyk bereziki erakartzen zuen gaia garai hartan. Filosofia budistaren arabera, jaiotzaren, bizitzaren eta heriotzaren etengabeko zikloaren sinbolo da gurpila, gure buruan sakonduz baino ezin aska dezakegun sorgin-gurpila.
Hasierako lanetan, Twomblyk ez zuen arreta handirik jartzen erabiltzen zuen paperaren kalitatean. 80ko hamarkadaren hasieratik, berriz, paper hobeak erabiltzen hasi zen: testura matekoak, eta lodiak, argizarizko arkatzaren eta olio-pintura trinkoaren oldarra jasan ahal izan zezaten.