Edukira zuzenean joan

Cy Twombly

Nine Discourses on Commodus (Komodori buruzko bederatzi gogoeta) [208 aretoa]

Info gehiago

Sarrera [103 aretoa]

Info gehiago

Iruzkinak

Quattro Stagioni (Lau urtaroak) [208 aretoa]

Izenburua:
Quattro Stagioni (Lau urtaroak) [208 aretoa]
Erakusketa:
Cy Twombly
Gaiak:
Eskuak | Heriotza | Artea eta denbora | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Gorria | Sinbologia | Urtaroak | Egipto | Gaeta | Poesia | Nicolas Poussin | Trakestasuna | Inskripzioak | Itsasontziak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Teknikak:
Keinu-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Twombly, Cy

Lau ataletan banatutako obra hau 1993 eta 1994 urte bitartean sortu zuen eta Lau urtaroak du izena. Lau mihiseek heriotzaren eta birsortzearen erritmo naturala gogora ekartzen dute eta gai hori azpimarratu du Twombly-k olerki zirriborratuz. Gainera, hamazazpigarren mendeko Nicolas Poussin artista frantsesak margotutako Urtaroak saileko lau mihiseen erreferentzia dira, izan ere, Twomblyk halako kidetasuna du pintore horrekin.

Orain, labur-labur begiratuko dugu mihise bakoitza.

Udaberriak, neguaren ondoren indarberritzeko aldia adierazten du. Irudian zutabe bat nabarmentzen da, gorri koloreko forma bihurrituak dituena, eta lerro gorri batzuek zeharkatzen dutena. Forma horiek Egiptoko arraun-ontzi tradizionalei so egiten diete, Twomblyk 1990eko hamarkadaren hasieratik erabili izan duen ikurra. Hemen, ontziek bidaiaren gaia aditzera ematen dute, edota denboraren joana. Ontzi gorriaren formek hori koloreko pintura orbanak dituzte sakabanatuak, eguzkiaren isla balira bezala. Udaberria titulua, artistaren inizialak eta “94ko ekaina” data margo gorriz idatziak daude. Segidan, zoriona eta itxaropena iradokitzen dituen olerki zati bat dago.

II. zatian, Uda izenekoan, ontziaren formak guztiz estalita ditu hori kolorez, udako eguzki distiratsuak ezkutatu dituela iradokitzeko, beharbada. Bertso batzuk azaleratzen dira baina berriro desagertzen dira pintura-geruzen azpian. Testua nekez irakur daiteke, baina denboraren joana eta gaztetasunaren aldi laburra aipatzen dutela suma daiteke. Mihisearen goialdean, “Baia di Gaeta” hitzak Italiako itsasaldean Twomblyk duen etxearen erreferentzia dira.

III. atalean, Udazkena izenekoan, gorri eta berde kolore ilunek eta hori kolore biziko zipriztinek urtearen garai kritikoa aditzera ematen digute. Mihisearen behealdean, ezkerretara agertzen diren hostoek, zutoinek eta aleek areagotu egiten dute sentsazio hori. Bertan, zailagoa da pasarteetan zer dagoen idatzita asmatzea, nahiz eta “your blood” —ingelesez “zure odola” esangura duena— hitzak irakur daitezkeen mihisearen bi aldetan. Mihisearen erdialdetik gertu, artistaren eskuaren arrasto gorria antzeman daiteke, obran bere presentzia fisikoa utzi nahi izan balu bezala.

IV. atalean, Negua izenekoan, berriro agertzen zaizkigu ontziaren formak; baina pintura lodiaz daude margotuak eta ondoren nahasiak, ia bereizezinak diren ditugun arte. Zuri koloreko estaldurek eta hori koloreko ukituek eten egiten dituzte forma beltzak, euripean edo elurretan, pinuen adarren itxura emanez. Negu gorrian izaten den haize eta hotz handiaren sentsazio nabarmena aditzera ematen digu irudi honek.

BESTE ATALAK

Sarrera

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Sarrera [205 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Tiznit [205 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Academy (Akademia) [205 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Arcadia (Arkadia) [205 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Sarrera [206 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

The Italians (Italiarrak) [206 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Empire of Flora (Flora-ren garaipena) [206 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

School of Athens (Atenaseko eskola) [206 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Sarrera [207 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Titulurik gabea (Bolsena) [207 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Nini’s Painting (Nini-ren pintura) [207 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Sarrera [209 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Veil of Orpheus (Orfeoren errezela) [209 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Treatise on the Veil (Second version) [Errezelaren gaineko tratatua (bigarren bertsioa)] [209 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Orpheus (Du Unendliche Spur) [(Orfeo (Zu, amaigabeko aztarna)] [209 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Sarrera [203 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

III Notes from Salalah (Salalah-tik III nota) [203 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Untitled VII (Bacchus) [Titulurik gabea VII (Bako)] [203 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Untitled (Blooming. Scattering of Blossoms and other Things) [Titulurik gabea (Loratzen. Loreen banatzea eta beste hainbat)] [203 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Sarrera [202 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hero and Leandro (Hero eta Leandro)

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hero and Leandro (To Christopher Marlowe) [Hero eta Leandro (Christopher Marlowe-ri)]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Titulurik gabea, 1953 [202 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Titulurik gabea, 1959 [202 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Aurora [202 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Sarrera [204 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Suma [204 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Anabasis [204 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Sarrera [208 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Ferragosto I – V [208 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Nine Discourses on Commodus (Komodori buruzko bederatzi gogoeta) [208 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Quattro Stagioni (Lau urtaroak) [208 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Sarrera [103 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Untitled (Funerary Box for a Lime Green Python) [Titulurik gabea (Pitoi berde lima batentzako hilkutxa)] [103 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Titulurik gabea, 1976 [103 aretoa]

Cy Twombly, Iruzkina, 2008

Info gehiago