Cy Twombly
Sarrera [103 aretoa]
Titulurik gabea, 1976 [103 aretoa]
Iruzkinak
Untitled (Funerary Box for a Lime Green Python) [Titulurik gabea (Pitoi berde lima batentzako hilkutxa)] [103 aretoa]
- Izenburua:
- Untitled (Funerary Box for a Lime Green Python) [Titulurik gabea (Pitoi berde lima batentzako hilkutxa)] [103 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Zuria | Idulkia | Ingurunea eta natura | Animaliak artean | Landareak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
1950eko hamarkadako eskultura honetan, bi zutoin luze agertzen dira zutik dagoen kutxa edo idulki angeluzuzen baten gainean; zutoinek, palmondo-hostoen forma duten bi abaniko dituzte goialdean, herrialde beroetan erabili ohi den objektuaren forma.
Eskultura honek paisaia biluzi bat iradoki lezake, oasi bat, beharbada, hazten ari diren bi palmondo dituena. Baina, Twombly-k eman dion izenaz ohartzean, berriro begiratzen diogu obrari. Titulurik gabea izena jarri dio, eta segidan, parentesi artean, Pitoi berde lima batentzako hilkutxa.
Eskultura honetan ez dugu ikusten pitoi baten ageriko arrastorik, baina beharbada palmondo-hostoak beste suge-mota bat balira bezala ikus ditzakegu orain, kobrak adibidez, burua zabalik dutela. Kutxak, bertikalean jarritakoak, ez du ematen hilkutxa bat denik, ez eta hildako pitoi bat gordetzeko forma edo tamaina egokia duenik ere; eta eskulturan ez da inondik inora ere berde lima kolorea ageri; aldiz, zuri kolorea erabili du soilik Twomblyk.
Dena den, ateraldi oneko titulu honek eskultura begiratzen eta berarekin harremanetan jartzen laguntzen digu. Kolore biziaren aipamenak zuri kolorez margotua dagoen eta, aldi berean, hil-oihal bat iradokitzen duen ehunaren araztasunean arreta jartzea eragiten digu. Animaliaren aipamenak natur mundua gogora ekartzen digu, bi abanikoen landare-forma azpimarratuz. Eta hilkutxaren aipamenak esanahi errituala ematen dio obrari, nahiko zentzugabea izan arren. Azkenik, titulua kutxan oinarritu izanak, palmondo-hostoetan oinarritu beharrean, eskultura ikusita espero ohi duguna alderanzten du. Gure arreta obraren oinarrian edo idulkian jartzeko eskatzen zaigu, ez ordea gainean duen egitura dekoratiboan.