Cy Twombly
Empire of Flora (Flora-ren garaipena) [206 aretoa]
Sarrera [207 aretoa]
Iruzkinak
School of Athens (Atenaseko eskola) [206 aretoa]
- Izenburua:
- School of Athens (Atenaseko eskola) [206 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Arkitektura | Artea eta filosofia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Perspektiba | Erroma | Michelangelo Buonarroti | Rafael | Aristoteles | Komodo enperadorea | Platon | Trakestasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Errenazimentua
- Artelan motak:
- Freskoa | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Titulua Rafael-en izen bereko fresko famatuari dagokio. Rafaelen koadroa Erroman dago, Vaticanoko Museoan; beraz, obra honentzako titulu hau aukeratzean, Twombly-k lotura zuzena ezartzen du bere bizileku Erromaren eta hiriak Errenazimendutik jasotako ondarearen artean. Hala ere, koadroak antzinateak artistari sortzen dion lilura etengabea aditzera ematen digu baita ere. Rafaelen XVI. mendeko maisulana antzinako gai klasiko eta filosofikoetan oinarritua dago. Egia arrazionalaren ideia adierazten du; eta Platon eta Aristoteles erakusten ditu beste filosofo klasiko batzuen panteoia inguruan dutela, eta Miguel Angel eta Rafael bera ere bertan direla. Errenazimentuko espazio arkitektoniko batean daude.
Twomblyk arreta handiz aztertu zuen nola erabili zituen Rafaelek espazio arkitektonikoa eta perspektiba; izan ere, koadro hau prestatzeko bozeto ugari egin zituen, guztiak desberdinak. Rafaelen irudiak simetrikoki kokatuak daude erdiko ardatz baten inguruan. Twomblyk, izen bereko koadro honetan, arkuak marraztu ditu mihisearen erdian, Rafaelen konposizio simetrikoaren bozeto erabat laburtuak direnak. Baina Twomblyk mihisean zehar sakabanatu dituen pintura-tantek sakoneraren edo perspektibaren edozein ilusiori uko egiten diote. Gainera, bizitasun handiko koadro honetan ez da ageri atseden-girorik. Pintura honek Erromako Errenazimentuko artearen eta Amerikako arte-munduaren modernotasunaren arteko elkarrizketa antzeko bat dirudi.
208 aretoan, obra honen bigarren bertsioa ikusi ahal izango duzu, hiru urte geroago sortutakoa. Koloreen eskema desberdina da bertan, hondoa grisa baita, Guggenheim Bilbao Museoa jabe den Komodori buruzko bederatzi gogoeta sailean antzera, erakusketa honetan ere ikusgai dagoena.