Cy Twombly
Quattro Stagioni (Lau urtaroak) [208 aretoa]
Untitled (Funerary Box for a Lime Green Python) [Titulurik gabea (Pitoi berde lima batentzako hilkutxa)] [103 aretoa]
Iruzkinak
Sarrera [103 aretoa]
- Izenburua:
- Sarrera [103 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta denbora | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Zuria | Lan-prozesua | Materiala | Brontzea | Sinbologia | Bizitza | Arkeologia | Ingurunea eta natura | Ironia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Hamazazpi urtez —1959 eta 1976 urte bitartean— Twombly-k ez zuen ia eskulturarik egin; 1976an, ordea, berriro heldu zion baliabide artistiko honi. Areto honetan 1980ko hamarkadan eta 1990ekoaren hasieran egin zituen eskulturen aukeraketa bat dago.
Twomblyren eskulturak etxean edo estudioan aurkitzen dituen eguneroko materialak elkartuz sortutakoak dira: kaxak, egur-zatiak, estalkiak eta abar. Sarritan, eskultura bat egin ondoren, brontzez moldeatu ohi du. Erakusketa honetan bildutako eskultura gehienak horrela sortu zituen. Sarritan, eskultura bat egin ondoren brontzean galdatzen du; areto honetan bertan brontzezko eskultura-sorta bat dago ikusgai. Twomblyk pintura zuriz estaltzen du eskultura, jatorrizko objektuak mozorrotuz eta obra osotasunean bateratuz. Gainera, forma naturalak erabili ohi ditu, lore edo hostoenak adibidez, benetakoak zein plastikozkoak, eta oinarri geometriko soilekin konbinatzen ditu. Twomblyren eskulturen soiltasun dotoreek altxor arkeologikoak gogorarazten dizkigute sarritan, baita hiletako erlikiak ere, euren jatorri xumea ezkutatuz. Mailatutako kaxa bat aldare bihur dezake Twomblyk; hala, bere eskulturek ezaugarri monumentalak hartzen dituzte sarritan. Heriotza, bizitzaren loratzea eta itzaltzea bezalako gaiak eta denboraren joanari lotutakoak askotan ematen ditu aditzera. Ahalik eta baliabide sinpleenak erabiliz, eta zenbaitetan ukitu ironikoren bat gehituz, efektu bikainak eta hunkigarriak lortu ohi ditu Twomblyk.