Cy Twombly
Sarrera [205 aretoa]
Academy (Akademia) [205 aretoa]
Iruzkinak
Tiznit [205 aretoa]
- Izenburua:
- Tiznit [205 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Ebakiak | Urratuak | Zuria | Sinbologia | Vudua | Tiznit
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Tiznit 1953an egin zuen. New Yorkera itzuli zenean Twomblyk margotutako aurrenetako pinturetako bat da, Europara eta Ipar Afrikara egindako bidaien ondoren. Tiznit Marokoko herrixka baten izena da. Twomblyrentzat izugarrizko garrantzia izan zuen Afrikara egindako bidaiak. Izan ere, aldi horretako motibo grafikotako batzuk bere hiztegi artistiko pertsonalean gehitu egin zituen geroago.
Tiznit lanak Twomblyk hartutako norabide berri bat erakusten du. Espresionismo Abstraktuaren kolore ziren zuria eta beltza erabiltzen jarraitu arren, aurreko paleta ilunaren ordez zuri distiratsua erabiltzen du. Marrazkiak eta urratuak garrantzi handia hartzen hasten dira: zehazki, lerroak eta markak urratzen hasten da mihiseen gainazaletan. Hemen, ebakiak egin ditu pinturan, marraztutako formak nabarmentzeko.
Marokon zela, erromatar aurrien indusketa arkeologikoetan parte hartu zuen Twomblyk; eta, izan ere, nabaria da hemen gainazal eta testura zaharrek piztu zioten interesa. Artistak berak honela deskribatu izan ditu bere obren gainazalak: “higatuak, janak eta zahartuak”. Gainazalean urratutako marrek antzinako idazkerak ere gogorarazten dizkigute, hieroglifiko egiptoarra, adibidez. Antzinako forma horietan legez, mihiseko zeinuak ikusita, esanahi sinbolikoren bat edo dimentsio sakraturen bat dutela sumatzen da. Twomblyk berak duela gutxi aipatu izan duenez, obra honek “vuduarekin” zerikusia du.