Cy Twombly
Veil of Orpheus (Orfeoren errezela) [209 aretoa]
Orpheus (Du Unendliche Spur) [(Orfeo (Zu, amaigabeko aztarna)] [209 aretoa]
Iruzkinak
Treatise on the Veil (Second version) [Errezelaren gaineko tratatua (bigarren bertsioa)] [209 aretoa]
- Izenburua:
- Treatise on the Veil (Second version) [Errezelaren gaineko tratatua (bigarren bertsioa)] [209 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Argazkigintza | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Mugimendua | Eadweard Muybridge | Trakestasuna | Inskripzioak | Zenbakiak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Hemen ikusten duzun hau Twombly-ren pintura baten bigarren bertsioa da, Errezelaren gaineko tratatua izenekoarena: lehenengo bertsioa areto honetan bertan ere dago ikusgai.
Bi obrek arbelak dirudite, eta gainean kalkuluak eta diagramak dituzte idatziak. Lehengo bertsioa sei panel bereiziz osatua dago, elkarren ondoan jarritakoak. Panel bakoitzak laukizuzen bat du, ia ikusi ezin diren lerro gris batzuen gainean, nolabait trenbideetako errailak ematen dutenak. Panel bakoitzean, laukizuzena pixka bat urruntzen da errailetatik, azkeneko panelean, eskuinaldeko ertzetik kanpo ia desagertzen den arte.
Bigarren bertsioan mugimendu-sentsazioa ere antzeman daiteke, hain argia ez den arren. Hemen, panel handi bakar batez osatua dago obra, sei panel bereiziren ordez. Eta, lehenengo bertsioak arbel berri eta erabili gabe bat dirudien bitartean, bigarrenean behin eta berriro idatzi eta ondoren idatzitakoa borratu izan balute bezala ematen du. Emaitza hauxe da, gainazal grisagoa, zikinagoa. Hemen, lehenengo bertsioko laukizuzena bi lerro paralelora geratu da mugatua; lehenengoan bezala, errailen gainean daude kokatuak, eta lerro paraleloak mihisean zehar ezkerretik eskuinera mugitzen ari balira bezala ematen du.
Antza denez, bi obra hauek egiteko, argazkigintzan Eadweard Muybridge-k lehendik egindako esperimentu batzuetan inspiratu da Twombly. Muybridgek argazki-serieak egiten zituen, mugitzen ari diren irudien efektua jaso nahian. Serie horietako batean, Errezeladun emaztegaia izenekoan, ezkongai bat agertzen da tren baten paretik igarotzen.