Cy Twombly
Sarrera [203 aretoa]
Untitled VII (Bacchus) [Titulurik gabea VII (Bako)] [203 aretoa]
Iruzkinak
III Notes from Salalah (Salalah-tik III nota) [203 aretoa]
- Izenburua:
- III Notes from Salalah (Salalah-tik III nota) [203 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Artea eta paisaia | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Sinbologia | Edertasuna | Bizitza | Ingurunea eta natura | Euria | Salalah
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Obra hauek Salalah-tik notak izena dute. Salalah hiria Omango Sultanaren ohiko bizilekua da. Inguruko mendi hegaletan hazten diren intsentsu-zuhaitzak direla-eta, hiriari “Lurrin gozoaren Arabiako hiriburu” izena eman zaio. Gainera, bertan dauden montzoiengatik, basamortuko ertzean dagoen oasi atsegina da Salalah.
Koadro hauek mundu berde eta tropikal horretara eramaten gaituzte. Hemen, lurraren edertasun naturala behatzera gonbidatzen ari zaigu Twombly. Zurezko panel handi hauetan nabarmena da kolore berde distiratsua. Pintura zurizko zurrunbiloak, goialdean aplikatutakoak, bustiak eta urtsuak dira oso eta, izan ere, montzoietako euria bezala isuri dira panelean behera. Idazkera korapilatuak berak areagotu egiten du ukitu orientala: ezinezkoa da irakurtzea; baina marka bertikal nabarmenek kaligrafia arabiarra imitatzen dute, apostrofeak barne. Bigarren panelean, pintura hain da bustia hondoko pintura berdearekin bat egiten duela. Azkeneko panel hau ilunagoa da oraindik, eta ekaitz tropikal bat gogorarazten digu. Eta, hain zuzen ere, ekaitz horren ondoren ernetzen dira basamortuko landareak eta irteten dira loreak.
Obra liluragarri hauek naturaren indarrari eta edertasunari gorazarre egiten diete, baita bizitzaren berriztapenari ere. Twomblyren formaren goren unea ez ezik pintatzeko ekintza fisikoarekin artista honek zenbateraino gozatzen duen ere erakusten digute.