Cy Twombly
Sarrera [204 aretoa]
Anabasis [204 aretoa]
Iruzkinak
Suma [204 aretoa]
- Izenburua:
- Suma [204 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Artea eta literatura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gorria | Papera | Mugimendua | Sinbologia | Espiritualtasuna | Bizitza | Loto-loreak | Dantza | Poesia | Jalal al-Din Muhammad Rumi | Trakestasuna | Gurpilak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Suma obra 1981ekoa da, eta ekialdeko mistizismoa hartu du inspirazio-iturritzat. Paper gainean margo gorriz zirrimarratutako haize-zurrunbilo trinko batek bira egiten du etengabe bere baitara. Garai hartan, Jalal al-Din Muhammad Rumi-ren poesia mistikoa zen Twombly-ren interes-gunea. Haren jarraitzaileek Mevlevi fundatu zuten, mendebaldean Derbitxe Birakariak izenez ezagutzen den Sufi ordena. Derbitxeen zeremonia dantzarekin eta musikarekin ospatzen da eta Sema izena du; Allah oroitzeko dantzatzen da. Sema gizakiaren bidaia espiritualaren irudia da, adimenetik eta maitasunetik Perfekziorantz egindako bidaiarena; mugimenduetako bakoitzak aldi bat adierazten du uztartze kosmikoan.
Hemen lotura bat nabari da chakra-rekin, gurpilarekin alegia; yogan, chakra gorputzaren erdiko indar nagusia da. Hurrenez hurren, loto-lorearen sinboloarekin lotua dago. Twomblyk formula tantriko hau idatzi du gurpilaren gainean: OM MA NI PAD ME HUM, ‘loto-lorearen bitxia begiratu’.
Zuela urte batzuk, gurpila, edo gurdia, eta loto-lorea elkarlotzen zebilen jadanik Twombly. 1977an, hiru loto-lore urdin gurdi txiki baten gainean jarrita zuen eskultura bat oparitu zion Gabonetan bere emazteari. Antzinako Egipton, loto-lore urdina lore sakratu gisa gurtzen zuten. Elkarren ondoan jarritako hiru loreek “landare” esan nahi duen hieroglifikoa osatzen dute, lehenaldia, orainaldia, etorkizuna, eta betiereko bizitza irudikatzen duena.