Cy Twombly
Titulurik gabea, 1959 [202 aretoa]
Sarrera [204 aretoa]
Iruzkinak
Aurora [202 aretoa]
- Izenburua:
- Aurora [202 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Heriotza | Aurora | Artea eta historia | Artea eta mitologia | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Materiala | Sinbologia | Eskala | Idulkia | Bizitza | Errusiako Iraultza | Loreak | Leon Trotsky | Itsasontziak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Eskultura hau, Aurora izenekoa, 1981ekoa da, eta Twombly-k askotan heldu izango dion gai bat lehengo aldiz erabili zuen honetan: itsasontzia, alegia.
Lehen begiratuan, kostata konturatu ahal izango gara Twomblyren zurezko idulki angeluzuzen honetan dagoena ontzi bat dela. Neurri batean, bloke baten antzeko forma duelako, ontzi aerodinamikoago bat esperoko genuke; baina, efektu hori idulkiaren gainean dagoen plastikozko arrosak arreta galarazten digulako ere sortzen da. Arrosak tamaina naturala du; ontzia, berriz, miniaturazkoa da eta, beraz, eskalak berehala despitatzen gaitu. Baina, izan ere, arrosa brankako irudiaren lekuan dago. Horretaz ohartzen garenean, orduan igarri ahal izango dugu masta mehea, alanbrezko soka iltze batez mailukatuta duena.
Twomblyren obran sarritan gertatzen den bezala, pieza honen izenak zerbait gehiago iradokitzen digu. Aurora egunsentiaren jainkosa grekoa zen. Shakespeare-k honela deskribatu zuen: “Hatz gorrixkak dituen Egunsentia”, beraz, hemen agertzen den arrosaren sinboloarekin lotura du. Baina Aurora Leon Trotsky-k Neguko Jauregia hartu zuenean garrantzizko zeregina bete zuen gerraontziaren izena da gainera, Errusiako Iraultzaren hasiera adierazi zuen gertaera gogora ekartzen digu; hortaz, izen honek aro berri baten hasiera ere aditzera ematen digu. Twomblyrentzat, bizialditik heriotzarako bidaiaren irudiak dira itsasontziak, Estigia urmaela zeharkatuz arimak Azpimundura garraiatzen dituen ontzia bezala. Dena den, bizitzaren fase batetik bestera igarotzeko bidea ere iradoki dezakete; eta asoziazioz, bizitzaren sinbolo dira berez, bizi-iturria baita ura.