Cy Twombly
Tiznit [205 aretoa]
Arcadia (Arkadia) [205 aretoa]
Iruzkinak
Academy (Akademia) [205 aretoa]
- Izenburua:
- Academy (Akademia) [205 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Halabeharra | New York | Jasper Johns | Robert Rauschenberg | Ironia | Trakestasuna | Inskripzioak | Kriptografia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
1955eko udan New Yorken sortutako pintura da Akademia. Pintura honetan erabilitako hizkuntzak Twombly-k garai hartan bizitako esperientzia bat aditzera ematen digu. 1954an, soldadutza egin eta kriptografo izateko prestatu zuen Estatu Batuetako armadak. Hala, kodeak aztertzen eta deszifratzen ematen zituen egunak. Eta, gauez, marrazkiak egiten zituen ilunpean.
Pintura honetan agertzen diren hitzek harrituko zaituztete: pinturaren naturaltasunari kontra egiten diola ematen du. Eskuz idatzitako hitzak baldarki idatziak daude, eta letra apaingarrien edo inprimatutakoen oso bestelakoak dira. Pintorearen “esku trebetik” espero ez bezala, batere konturik gabe marraztuak daude itxuraz. Baldartasun edo arreta falta honen helburua kontraesaneko elementu bat gehitzea da: ikusleak esperotakoa zapuztea, alegia. Artelan klasiko bat begiratzen ari bagara, forma apaingarriak ikustea besterik ez dugu espero. Twomblyk, ordea, hondatu egiten du ideia hori: pintura kulturaren kontra borroka bat gidatzen ariko balitz bezala.
Gainera, itxurazko trakestasun horrek sorrarazten duen sentsazioa hauxe da: Twomblyren pinturetan halabeharraren edo inspirazioaren elementuren bat gehitu izan dela. Izan ere, halabeharraren osagai hori izenburuan ere agertzen da; garai bereko beste lan batzuetan moduan, Akademia izena ausaz aukeratu zuen Twomblyk bere lagun Robert Rauschenberg-ekin eta Jasper Johns-ekin batera osatutako zerrenda batetik. Hala ere, esanahi ironikoa du, lan honek pintura akademiko konbentzionalari erreferentzia egiten baitio.