Cy Twombly
Sarrera [209 aretoa]
Treatise on the Veil (Second version) [Errezelaren gaineko tratatua (bigarren bertsioa)] [209 aretoa]
Iruzkinak
Veil of Orpheus (Orfeoren errezela) [209 aretoa]
- Izenburua:
- Veil of Orpheus (Orfeoren errezela) [209 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Orfeo | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Zuria | Materiala | Perspektiba | Leonardo da Vinci | Inskripzioak | Zenbakiak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Errenazimentua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Orfeoren errezela elkartuta dauden lau panelez osatua dago: arretaz begiratzen baduzu, panelen arteko juntura bertikalak ikusi ahal izango dituzu. Twombly-ren industria-pintura zuri bereizgarri horrekin pintatuak daude guztiz, eta arkatzez egindako marra eta neurketekin markatuak.
1960ko hamarkadaz geroztik Twomblyk sarritan erabili izan ditu zenbakiak bere pinturetan, eta zenbaki horietako asko neurriei dagozkie. Obra jakin honetan, zenbakiok koadroaren neurriak dira. Begiratu behealdeko lerro horizontala, lau panelen zabalera osoa zeharkatzen duena. Jarraitu lerroari eskuinalderantz, azkeneko panelera iritsi arte. Erdian, Twomblyk “48 hazbete” idatzi du arkatzez eta, izan ere, 48 hazbete neurtzen ditu panelaren zabalerak. Lerro honetan zehar agertzen diren beste zenbaki batzuek mihisearen behealdetik gune jakin batera hazbetetan dagoen distantzia adierazten dute, 22 eta 27, adibidez.
Dena den, neurri guztiak ezin dira era honetara interpretatu. Begiratu arretaz lerro horizontalak. Goiko lerroan 14 hazbete agertzen da idatzia; bere azpiko lerroan “140 mi”, eta behekoan, berriz, “14 0000 milia”. Argi ikus daitekeenez, hauek ez dira koadroaren benetako neurriak; hori baino gehiago, etengabe gehitzen doan eskala adierazten dute. Hemen, Errenazimentuko artistek, esate baterako Leonardok perspektibari buruz aurrera eramandako esperimentuen oihartzuna sumatzen dugu. Hemen, Twombly lotura bat ezartzen, koadroaren neurrien eta koadroak adierazten duen gauzaren neurrien artean: kasu honetan, espazio infinituarenak, beharbada.