Cy Twombly
School of Athens (Atenaseko eskola) [206 aretoa]
Titulurik gabea (Bolsena) [207 aretoa]
Iruzkinak
Sarrera [207 aretoa]
- Izenburua:
- Sarrera [207 aretoa]
- Erakusketa:
- Cy Twombly
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Tamaina | Erroma | Bolsena lakua | Luigi Pirandello | Nini Pirandello | Trakestasuna | Inskripzioak | Ikerketa aeroespaziala
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
1969 eta 1971 urte bitartean, Twombly-k bidaiak egiten jarraitu zuen, eta bai Italian bai Estatu Batuetan lanean jardun zuen. 1969an, apartamentu bat alokatu zuen Bolsena Lakuaren ikuspegiak zituena, Erromako iparraldean. Bertan, abuztutik irailera aritu zen titulurik ez duten formatu handiko hamalau pinturak osatutako serie bat egiten, Bolsena saila izenez ezaguna. Bolsena obrak oso desberdinak dira aldi hartan bertan lantzen aritu zen hondo griseko beste pinturen aldean. Begiratu arretaz krema koloreko hondoaren gaineko pintura zurizko estaldurak, forma irauliak, eta oker egindako batuketak balira bezala zirriborratutako kalkuluak eta zenbakiak. Erabilitako zenbakiak, grafikoak eta diagramak, garai hartan garatzen ari ziren Apolo misio espazialak Twomblyri eragin zion interesaren erakusgarri dira.
Nini-ren pinturak, 1971koa, une hartan gertatzen zenaren ondorioa ere bada, bizitza pertsonalean, baina. 1971n, Nini Pirandello, Luigi Pirandello dramaturgo italiar famatuaren biloba, eta Twomblyren Erromako galeriaren jabearen emaztea, bat-batean hil zen, eta mihise hauek haren omenez margotu zituen. Bertan agertzen diren kaligrafia-korapilo irakurtezinek Twomblyk 1950eko hamarkadaren erdialdera erabilitako teknikara nostalgiaz begiratzen diela ematen du, antzeko frustrazio eta porrot egin izandakoaren sentimendua adierazten baitute. Ordea, sentimendu hori 1960ko hamarkadaren bukaerako eskala handiko bere “arbel” pintura grisen estilo neurritsuagoekin bateratzen dituzte, zeharo berria eta desberdina den lan-multzo bat sortzeko.