Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Artea eta Txina 1989 ondoren: gibel-hitza
Herri-ikerketa
Atalak
Inperioen aroa
- Izenburua:
- Inperioen aroa
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Hirigintza | Utopia
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Zheng, Guogu
2001–gaur egun
Fundatzailea: Zheng Guogu. Landaldeko garapen-proiektua
Zheng Guogu-ren Inperioen aroa (Liao lorategia izen berria eman zioten 2012an) arkitektura-multzo ikaragarri bat da, Guangdong probintziako kostaldeko Yangjiang hiri txikian eraikia. 2001ean sortu zen proiektua, eta harrezkero 400.000 metro karratu baino gehiago hartu arte hazi da, lurra gehienbat legez kanpo eskuratuta. Badira hartan egoitza-eraikin bitxi nabarmenak, paisaia-proiektuak eta hainbat espazio sozial, nola diren te-etxe bat, lantegiak eta arte-estudio bat; haietan hemen aurkezten den bezalako kaligrafia sortzen dute artistek, jostetan, zalaparta batean, mozkortuta batzuetan; kanalen sistema baten bidez lotua dago dena, erdian dagoen arroka-lorategi handi bati jarraituz, eta arroka horietako bat dago hemen ikusgai jarria. Proiektu honen titulua eta inspirazioaren parte handi bat Age of Empires denbora errealeko bideo-joko ezagunetik dator (1997an kaleratu zen aurrenekoz), zeinak online jokalarien eskuetan jartzen baituen historiaren patua, aurrerabide teknologiko eta sozialarekin moldatu behar baitute, bizirik jarraitu eta aurrera egin ahal izateko. Bere formarik libreenean, mikro-utopia bat da Zheng-en bizitza errealeko “inperioa”, eta hartan Zheng-ek eta haren lagunek —haietako batzuei Yangjiangeko Taldea deitzen zaie— ihes egiten diete bertako agintariei Paradisuko “baratze” berri bat imajinatzeko, gizarte ireki, sortzaile eta kontenplatibo batentzat.