Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Zhang Peili (张培力)
Ai Weiwei (艾未未)
Atalak
Wu Shanzhuan (吴山专)
- Izenburua:
- Wu Shanzhuan (吴山专)
- Azpititulua:
- 1960
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta politika | Burokrazia
- Teknikak:
- Tinta
- Aipatutako artistak:
- Wu, Shanzhuan
Gaur urik ez, 1986–96
Tinta, grafitoa eta koloretako arkatza paper gainean, 437 orri
Bilduma pribatua
Wu Shanzhuan-en testuan oinarrituriko Umore gorria saileko lanik handiena da Gaur urik ez, 437 orrirekin.
Orriak hizkuntza eta mezu politikoei erreferentzia egiten dieten marrazkiz, oharrez, testuz eta elementu itsatsiz beteak daude. “Gaur urik ez” esaldia, esate baterako, usadiozko albiste baten moduan agertzen zen Estatuaren jabetza ziren etxebizitzetan, non uraren, berogailuaren eta elektrizitatearen hornidura kapritxo burokratikoaren mende egoten baitzen sarritan. Hizkuntzaren filosofiaren eraginpean, liluratua geratzen zen Wu halako esaldi arrunten atzean zeuden egitura semantiko eta gramatikalekin. Ez da batere erraza sailkatzen Wu-ren idatzien corpus ikaragarria. Ez da prosa, ez poesia, eta askoz ere gutxiago kritika serioa edo lan akademikoa. Bere hitzak edo irudiak erabili baino areago, Wu-k hizkuntza eta kultura bisual maoista bereganatu zituen, horiek ikuspuntu pertsonal, irudimenezko batetik aurkezteko, propagandaren eta burokraziaren erakundeak kritikatzeko xedearekin. Gaur urik ez Hangzhoun hasi eta Hanburgon bukatu zuen, han bizi izan baita Wu 1991z gero, eta Txina osoko artistek ezagutzen dute Gaur urik ez, arteak duen eginkizunaren mugarri gisa, zentzugabea izanik ere, kritika sozialaren bitarteko gisa.