Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Chen Zhen (陈箴)
Sarah Morris
Atalak
Yang Fudong (杨福东)
- Izenburua:
- Yang Fudong (杨福东)
- Azpititulua:
- 1971
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta gizartea
- Artelan motak:
- Performance
- Aipatutako artistak:
- Yang, Fudong
Beste leku batean: hiru hilabete hitzik egin gabe, 1993
Fotokopiak errotulagailu ezabaezinarekin eta tintazko pastarekin, hamar ale inguruko edizio batetik
Bilduma Jiang Zhi
Yang Fudong-en film eta bideoinstalazio hipnotikoek ospea eskuratu duten arren, haren lehen garaietako lana, performancearen alorrekoa, ez da hain ezaguna. 1993an, Txinako Arte Akademian ikasten ari zela, Hangzhou-n, Yang-ek hitz egiteari utzi zion hiru hilabetez. Komunikazioa osorik keinu eta idazkera bidez egiten zuen, eta sarritan eskuak erabiltzen zituen zirriborro-paper gisa. Irudietan artistaren eskuen gaina eta ahurra ageri dira, esan gabeko hitzen, izandako solasaldien eta denbora iraganaren erregistro bizien moduan funtzionatzen dutela. Yang-ek, bere buruari ahozko trukea galarazi ziolarik, eta besterentze isil batera behartu, gizartearen eta gizabanakoaren arteko erlazio berri bat asmatu zuen, eta deskribatu zuen, Post-Sense Sensibility erakusketako komisarioaren hitzetan, “beste leku bateko bizitza” zen egoera bat.