Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Martxa luzea proiektua
Chen Shaoxiong (陈劭雄)
Atalak
Bishango Komuna
- Izenburua:
- Bishango Komuna
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta ekonomia | Artea eta gizartea
- Aipatutako artistak:
- Ou, Ning
2010–16
Fundatzaileak: Ou Ning, Zuo Jing-ekin. Landaldeko komuna baten proiektua
Bishango komuna proiektu sozial bat izan zen, artista eta landaldeko erreforma-mugimendu transnazional baten aktibista den Ou Ning-ek abian jarria. Hemen ageri den “mapa kontzeptuala” hark krisi sozial hurbilei buruz —baita mundu osoko landaldeko esparruak mehatxatzen duen ingurumenaren degradazioari buruzkoa ere— egindako ikerketa zabalean eta diagrametan oinarritzen da. Ou-k egoitza hartu zuen Bishanen dokumentalean ageri den bezala —Anhui probintziako hiri txiki bat da Bishan, historia eta kultura aberatsak dituena—, Zuo Jing komisarioarekin batera, komuna burujabe bat sortu zuen, diru eta pasaporte propioak zeuzkana. Landaldeko aktibisten talde batekin eta bertako baserritar komunitatearekin elkarlanean, ongi izatearen eredu sozial, ekonomiko eta espiritual berriak garatu zituzten, ikasketa-zentroa, bertako produktuentzako denda bat eta elkartzeko espazio komunak zeuzkaten eraikinen inguruan. Komunak entitate sozial alternatibo baten moduan jardun zuen, eta 2016 arte gobernuaren kontrolarekiko aski independentea izan zen, urte hartan herriko agintariek lekua uztera behartu baitzuten Ou, eta Bishango Komuna itxi egin zuten.