Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Zhao Bandi (赵半狄)
Yang Fudong (杨福东)
Atalak
Chen Zhen (陈箴)
- Izenburua:
- Chen Zhen (陈箴)
- Azpititulua:
- 1955–2000
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta historia | Kultura eta globalizazioa
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Chen, Zhen
Bat-bateko erditzea, 1999
Bizikleta-gurpilen kautxozko kamerak, aluminio eta plastikozko jostailuzko autoak, metala, bizikleta-zatiak, silikona eta pintura
Pinault Collection
Chen Zhen artista eta pentsalaria zen, eta “xaman” gisa deskribatzen zuen bere burua. Parisen hartu zuen egoitza 1986an, eta Shanghai jaioterrian bisitan zela, iragarki bat ikusi zuen ezustean, honela zioena: “2000. urterako, ehun mila lagunek beren auto propioa izango dute. Parte har ezazu Txinako automobilaren industriaren lehian!”. Egun batetik bestera, bizikleten nazioa autoen nazio ari zen bihurtzen. Chen-en beste instalazio askok bezala, Bat-bateko erditzea izeneko honek gorputzaren prozesuak erabiltzen ditu aldaketa historikoaren metafora gisa. Oinazez bihurritzen den dragoi bat da lana, 20 metro luze, bizikleta-gurpilen ehunka kamerez osatua, eta haren sabel puztua auto txiki beltzez estalia dago, Txinako garraio mota baten heriotza eta bestearen etorrera zorigaiztokoa baina geldiezina sinbolizatzeko. Chen-en dragoiak globalizazioan literalki murgildua erakusten du Txina.