Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Sun Yuan & Peng Yu (孙原和彭禹)
Qiu Zhijie (邱志杰)
Atalak
Rong Rong (荣荣)
- Izenburua:
- Rong Rong (荣荣)
- Azpititulua:
- 1968
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Giza gorputza | Kontsumoa | Autonomia
- Artelan motak:
- Performance
- Aipatutako artistak:
- Ma, Liuming | Rong, Rong | Zhang, Huan
East Village, Pekin, 46. zkia., 1994
Zilar-gelatinazko kopia Ma Liuming [Performance ikuspegia: Ma Liuming, Fen-Ma Liuming-en bazkaria II (Fen-Ma Liuming’s Lunch II), 1994]
Bilduma pribatua. Honen eskaintza: Chambers Fine Art
Dashanzhuang barrutia baserri eta zabortegien labirinto izengabe bat zen garai batean, Pekingo ekialdean. 1990eko hamarkadaren hasieran, artista esperimental batzuk bizi izan ziren han, eta Pekingo “East Village” izena eman zioten, New Yorkeko arte-barrutiari erreferentzia eginez. Performanceak landuz, Cang Xin, Ma Liuming, Zhang Huan, Zhu Fadong eta Zhu Ming artistek beren gorputzak erabili zituzten muturreko erresistentzia eskatzen zuten ekintzetan, gizabanakoaren autonomia aldarrikatzeko eta auzitan jartzeko gizarte autoritario eta gero eta merkantilistago gisa ikusten zutena.
Argazkiek, eta batez ere Rong Rong-ek egindakoek, talde-nortasun baten eraketa bultzatu zuten artistak berak performanceak egiten hasi ahala, lehendabizi kameraren aurrean eta jendaurrean gero, zuzeneko ekimen antolatuetan. “Egoera jakin batean ipinitako pertsona —espirituz eta haragiz— artelan guztiz berezia da jada”, hala zioen Ma Liuming-ek biluzik egiten zituen performanceez. “Bide [hau] da nire ustez egiazko aukera bakarra”.