Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Zhang Peili (张培力)
Chen Zhen (陈箴)
Atalak
Zhao Bandi (赵半狄)
- Izenburua:
- Zhao Bandi (赵半狄)
- Azpititulua:
- 1966
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Erretratua eta autorretratua
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Zhao, Bandi
Zhang gaztea, 1991
Olio-pintura mihise gainean
Bilduma pribatua
Zhao Bandi pintore bikaintzat hartzen zuten Pekingo Akademia Zentralean, non 1980ko hamarkadaren bukaeran trebatu baitzen olio-pinturan. Erretratu hau artistaren etxean egin zen, Pekinen, eta Zhao-ren haurtzaroko lagun bat agertzen da, ezizenez Zhang, garai hartan bulegaria zen arren aukera hobeekin amets egiten zuena. Zhao-k gogoratzen du: “Mihise zuzen batean pintatzearen ideia bera ere formalegia iruditzen zitzaidan, eta, hortaz, oker jarri nuen. Galdetu nion zer egiten zuen goizetan; nire adiskideak zigarreta bat piztu zuen eta nagiak atera zituen. Azkenean ezagun egin zitzaidan, eta postura hari eusteko eskatu nion”. Txinan 1990eko hamarkadaren hasieran lan egiten zuten akademian trebaturiko beste pintore batzuek bezala, Zhao-k errealismoaren lenteak erabiltzen ditu Tiananmenen ondorengo belaunaldiaren eguneroko esperientziari antzemateko, erreformako lehen urteetako gizon arruntaren erretratu bat sortuta.