Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Neurketa Berria Taldea - 新刻度小组(陈绍平、顾德新、王鲁炎)
Qiu Zhijie (邱志杰)
Atalak
Geng Jianyi (耿建翌)
- Izenburua:
- Geng Jianyi (耿建翌)
- Azpititulua:
- 1962–2017
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Burokrazia | Artearen soziologia
- Aipatutako artistak:
- Geng, Jianyi
Inprimakiak eta sinestamenduak, 1988
28 galdetegi inprimatu, tinta, grafitoa, eta zilar-gelatinazko bi kopia itsatsi eta bi txartel inprimatu
Bilduma Schmid, Berlin
Geng Jianyi-k bi partetan sortu zuen Inprimakiak eta sinestamenduak, broma astun bat balitz bezala. Aurrenekoan, gonbidapen bat bidali zien postaz 1988ko Huangshaneko Konferentziako parte hartzaile guztiei, gobernuak kudeaturiko elkarte baten idazpuruarekin, eta bete beharreko erregistro-inprimaki batekin; artista eta kritikarien bilkura garrantzitsu bat izan zen Konferentzia hura, China/Avant-Garde erakusketa eragin zuena.
Lehen begiratuan, gutuna erakusketa ofizialetan banatzen ziren inprimakien oso antzekoa zen, baina galderak gero eta zentzugabeagoak zirelarik (altuera, historia klinikoa, partiduari afiliazioa, landare edo pertsona gustokoena), segituan ikusten zen parodia bat zela. Asko, denak ez ordea, konturatu ziren doinu satirikoaz, eta txantxetan erantzun zuten. Obraren bigarren partea sariak emateko zeremonia bat izan zen, Konferentzian ospatu zena, eta hartan Geng-ek parte hartu izanaren sinestamendu bat ematen zion inprimakia betetako pertsona bakoitzari. “Zure lankidetzak bermatzen duelako artelan bakoitza bururatuko dela azkenean, artearen historian sartzen diren artisten erdia izango zara”. Burokrazia autoritarioa agintean betikotzen duten hizkuntza-egiturak bereganatuz, Geng-ek erakutsi zuen jostetan iraul zitezkeela, eta burla egin ziezaiokeela artearen eszenak zuen azken desirari, erakundeek onar zezaten. Lan hau China/Avant-Garde erakusketan agertu zen.