Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Ellen Pau (鲍蔼伦)
Neurketa Berria Taldea - 新刻度小组(陈绍平、顾德新、王鲁炎)
Atalak
Qiu Zhijie (邱志杰)
- Izenburua:
- Qiu Zhijie (邱志杰)
- Azpititulua:
- 1969
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Bizitza | Heriotza
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Qiu, Zhijie
Orainaldi iraunkorraren aditz-denbora, 1996 (2017an berregina)
Paperezko eta zurezko loreak eta zura; zirkuitu itxiko bideoa zuri-beltzean, bideoa zuri-beltzean (soinuduna, 5 min), koloretako bi bideo-kanal (soinurik gabeak, 5 s bakoitza)
Artistaren eskaintza
Orainaldi iraunkorraren aditz-denbora lanean, trebetasunez manipulatzen du Qiu-k zuzeneko feedback-begizta bat, hausnarketa egiteko bizitzaren eta heriotzaren zikloei buruz. Bi hileta-koroa handik obraren eskultura-markoa eratzen dute, eta oroitzapen-ospakizun baten agertokia dakarkigute gogora. Koroetan txertaturiko bi pantaila txikitan arrosak ageri dira kamera lasterrean loratzen, eta bitartean, koroen erdian dauden beste pantaila handiago batzuek elkarren gainean ipintzen dituzte familia-erretratuak eta zuri-beltzeko argazkien zikloari begira dauden ikusleen zuzeneko igorpen bat, norberaren heriotza fisikoaren eszena ikusten ari balira bezala. Image and Phenomena erakusketako beste obra askok bezala, izaki fisikoaren errealitate gordina agerian jartzeko erabiltzen du bideoa Qiu-ren instalazioak.