Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Xu Zhen (徐震)
Rong Rong (荣荣)
Atalak
Sun Yuan & Peng Yu (孙原和彭禹)
- Izenburua:
- Sun Yuan & Peng Yu (孙原和彭禹)
- Azpititulua:
- 1972; 1974 | 2000. urteaz gero jardunean
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta politika | Morala | Tiananmen plazako protestak
- Artelan motak:
- Bideoartea | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Peng, Yu | Sun, Yuan
Askatasuna, 2009
Koloretako bideoa, soinuduna,
4 min 47 s
Artisten eskaintza
Bideo honek Pekingo Sun Yuan-ek eta Peng Yu-k osaturiko bikote gaztearen instalazio bat erakusten du, beren hirian ikusgai egon zena ofizialki isilarazitako Tiananmengo gertakarien 20. urteurrenean, 2009an. Burdinezko paretak dauzkan gela bat da, eta bisitariek haren leihoetatik begira dezakete; halaber bada gelan hodi hidrauliko bat ere, tenporizadore bati lotua. Presioa handitzen denean, hodia funtzionatzen hasten da, eta ura bortizkeriaz botatzen du burdinezko pareten aldera; gero hodia bigun-bigun erortzen da, presioak berriz martxan jartzen duen arte.
Sun Yuan eta Peng Yu Pekinen milurtekoaren mugan ezkutuko erakusketak egin zituzten belaunaldi bateko kide garrantzitsuak dira. Famatuak dira material erradikalak baliatzen dituztelako beren instalazio eta performanceetan, aldaketa gogorreko une bat ezaugarritu zuen eguneroko basakeriaz hausnarketa eginez. Haien obrek zuzenean lantzen dituzte bortizkeriaren, antzerkiaren eta boterearen arteko loturak. Obra hau Pekingo 798 Arte Barrutiaren galeriaren ondoko espazio batean jarri zen ikusgai, eta Gu Dexin-en testuen panel soilak erakutsi ziren bertan, 2009ko udan. Yang Jiechang-en tintazko pintura espresionistarekin batera, pieza hauek anbiguotasun moraleko ukitua ematen diote erakusketaren amaierari eta hemen proposatutako aldaketa sarkor eta bortitzen narrazioari.