Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Zhang Peili (张培力)
Wu Shanzhuan (吴山专)
Atalak
Zhang Peili (张培力)
- Izenburua:
- Zhang Peili (张培力)
- Azpititulua:
- 1957
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta pertzepzioa | Psikologia | Soziologia
- Artelan motak:
- Bideoartea
- Aipatutako artistak:
- Zhang, Peili
30 × 30, 1988
Koloretako bideoa, soinuduna, 32 min 9 s
Guggenheim Abu Dhabi
Higieneari buruzko dokumentua, 3. zkia., 1991
Koloretako bideoa, soinurik gabea, 24 min 45 s
Artistaren eta Boers-Li Gallery-ren eskaintza
30 × 30 da Txinan ekoitzitako bideoarteko lehen lan ezaguna, eta sortu zen Zhang Peili aztertzen ari zela nola tankeratzen dituzten prozedurek jokamolde sozialak eta nola nagusitzen diren haietan. Bideoak Zhang-en oso gertuko plano bat erakusten du, Hangzhou-ko gobernuaren eraikin bateko zoruan, ispilu txiki bat (30 x 30 zentimetrokoa) behin eta berriz hausten eta zati hautsiak jaso eta elkarrekin itsasten. Obra, berariaz errepikakorra, Huangshango Konferentzian jarri zen ikusgai 1989an —han sortu zen China/Avant-Garde erakusketaren ideia—, “bilerak berak baino aspergarriagoa” izan zedin.
Higieneari buruzko dokumentua, 3. zkia lanean, oilasko bizi bat ontzi batean garbitzen ageri da Zhang. Hasieran, oilaskoak ihes egin nahi du artistaren esku xaboituetatik, baina azkenean amore ematen du. Obra honek gogoan hartzen ditu 1980ko hamarkadako higieneari buruzko kanpaina nazionalak, zeinak modernizazioko plan orokor baten parte baitziren. Zhangen bi keinuak —ispilu bat konpontzea, oilasko bat garbitzea— arruntak dira, eta, aldi berean, zentzugabeak. Artistak idatzi zuen sortu nahi zuela “bere kontzeptuan bertan, emozio positibo bat sortzeko ahalmena ez daukan zerbait, ikusleari denboraren existentziaren kontzientzia harrarazten dion zerbait”.