Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Liang Juhui (梁钜辉)
Xu Zhen (徐震)
Atalak
Zhang Peili (张培力)
- Izenburua:
- Zhang Peili (张培力)
- Azpititulua:
- 1957
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta komunikabideak
- Artelan motak:
- Bideoinstalazioa
- Aipatutako artistak:
- Zhang, Peili
Zalantzazko plazera II, 1996
Sei kanaleko bideo-instalazioa, koloretan, 12 pantaila, soinurik gabea, 30 min
Solomon R. Guggenheim Museum, New York. International Director’s Council erakundeak emandako funtsekin erosia
Obra hau, honekin lotutako beste hiru obrarekin batera, Image and Phenomena: ’96 Video Art Exhibition erakusketan jarri zen ikusgai aurrenekoz, 1996an, Hangzhouko Txinako Arte Akademian. Komisarioak Wu Meichun eta Qiu Zhijie izan ziren, eta bai erakusketa, bai konferentzia, Txinan bideoartearekin izan zen lehen konpromiso seriotzat hartu ohi dira. Lanak era askotakoak baziren ere edukiari eta formari dagokienez, Image and Phenomena erakusketako obra askok ageri dute eguneroko esperientziaren dokumentatzea, narraziorik gabea, editatu gabeko eta argazki finkoko harraldietan emana sarritan. Gorputzaren presentzia eta absentzia, baita larritasunezko barne-sentsazio bat ere, garrantzi handikoak dira Zhang Peili-ren Zalantzazko plazera II honetan (1996), non ardura handiz ipinitako pantailetan esku batzuk ageri baitira, lehen planoan, larruazalari indarrez hazka egiten. Obra hauek, oro har, Zhang-ek “zalantzazko plazera” izendatu zuena lantzen dute: telebista eta bideo-pantaila “jendearen kontzientziaz jabetzen den hizkuntza nagusi baten antzeko zerbait” bihurtu izana.