Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Ai Weiwei (艾未未)
Huang Yong Ping (黄永砅)
Atalak
Wang Gongxin (王功新)
- Izenburua:
- Wang Gongxin (王功新)
- Azpititulua:
- 1960
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta identitatea | Artea eta kultura
- Artelan motak:
- Bideoinstalazioa
- Aipatutako artistak:
- Wang, Gongxin
Brooklyngo zerua—Pekinen zulo bat egitea, 1995
Koloretako bideo-instalazioaren argazkia, soinuduna, 2 min, neurri aldakorrak. Instalazioaren ikuspegiak: Open-Studio Series, 12 Baofang Hutong, Dongcheng barrutia, Pekin 1995eko martxoak 15–20
Argazkiak: artistaren eskaintza
1995ean, ia hamar urte eman ondoren New Yorken, Wang Gongxin Pekinera itzuli zen eta 3,5 metroko sakonera zuen “putzu” bat induskatu zuen bere etxeko egongelaren erdian. Putzuaren behealdean telebista-monitore bat ipini zuen, eta hartan bideo-grabazio bat proiektatzen zen, artistaren Brooklyngo estudioaren kanpoko zeru urdina azaltzen zuena, berak grabatua.
Wang-en ahotsa aditzen zen, txineraz behin eta berriz esaten zuela: “Zeri begiratzen diozu? Zeri begiratu behar zaio? Zeruan hodei gutxi dago. Zer ikusi behar da hor?”. Brooklyngo zerua obrak Txinako eta Mendebaldeko artistek eta komisarioek 1990eko hamarkadan elkarri buruz duten iritziaren xalotasun iraunkorra azpimarratzen du, eta parodia bat egiten du Txinako arteak nortasun nazional eta kultural finko bat irudikatu behar lukeelako ideiarekin. Obraren titulua hitz-joko bat da; alde batetik, txinerazko esapide bati egiten dio erreferentzia: bada, putzu batean egonik, eta handik ikusten duenagatik, mundua ezagutzen duela aldarrikatzen duen igel bat; eta, bestetik, Ipar Amerikako eguneroko ingeleseko adierazpideari erreferentzia egiten dio, “zulo bat egitea Txinaraino”. Erakusketa honetarako, artistak jatorrizko obrari buelta bat eman eta Pekingo zerua aurkezten du Bilboko Guggenheim Museoko bigarren soilaruan egindako zulo batean.