Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Huang Yong Ping (黄永砅)
Xu Bing (徐冰)
Atalak
Liu Zheng (刘铮)
- Izenburua:
- Liu Zheng (刘铮)
- Azpititulua:
- 1969
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta ekonomia | Artea eta erlijioa | Artea eta gizartea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Liu, Zheng
Txinatarrak, 1994–2002 (2006an inprimatua)
Zilar gelatinazko kopiak, 120tik 8, edizioa: 20 aletik 11 Qigong, Pekin, 1996; Opera-interprete iraultzailea, Pekin, 1997; Landaldeko haurra eskola-uniformez jantzita, Fengxiang, Shaanxi probintzia, 2000; Mamuz mozorrotutako gizona, Fengdu, Sichuan probintzia, 1999; Emakume zaharra hilzorian, Pekin, 1995; Baserritarra, Yanan, Shaanxi probintzia, 2000; Bi gizon aberats Urte Zahar gauean, Pekin, 1999; Trafiko istripuan hildako neskatxa, Wuhan, Hubei probintzia, 2000
Williams College Museum of Art, Williamstown, Massachusetts. Museoak erosia, Wachenheim Family Fund
Liu Zheng izan zen argazkigintzaren ahalmen adierazkorra eta kritikoa, ez huts-hutsik dokumentala, esploratu zuten Txinako lehen artistetako bat. Haren Txinatarrak saila, iluna, komikoa eta batzuetan irrigarria, aldaketa orokor batean murgildutako gizarte txinatarraren bazterren erregistro introspektiboa da. Workers’ Daily egunkariak egindako eskaera gisa hasi zena segituan bihurtu zen saiakera-lan bisual bat, zorroztasunez irudikatzen zuena aberatsen eta pobreen arteko gero eta alde handiagoa, erlijioaren indarra izenez ateoa zen Estatu batean, sexu-usadioen liberalizazioa eta kontrol sozialaren nonahikotasuna. Sailaren ingelesezko tituluak, premisa artistikoak bezala, Robert Frank argazkilari suitzarraren The Americans (1958) liburuari egiten dio erreferentzia, zeinak gerraondoko Amerikaren aldaketa kultural handiak islatzen baitzituen, eta biek dute distantziazko sentipen bat, nihilista izan daitekeena.