Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
China/Avant-Garde erakusketaren inaugurazioari buruzko dokumentazioa
Song Dong (宋冬)
Atalak
Yang Fudong (杨福东)
- Izenburua:
- Yang Fudong (杨福东)
- Azpititulua:
- 1971
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Giza harremanak | Kolektibitatea | Ingurunea eta natura | Indibidualismoa
- Artelan motak:
- Bideoa
- Aipatutako artistak:
- Yang, Fudong
Paradisu urrun bat, 1997–2002
Bideo digitala zuri-beltzean, 35 mm-ko filmetik transferitua, soinuduna, 76 min
Honen eskaintza: Marian Goodman Gallery
Yang Fudong-en Paradisu urrun bat filma giza eskuak agertzen dituzten hainbat fotogramarekin hasten da: esku-ahur bat aingira bat laztantzen, esku pare bat lotura bila ukitzen, beste bat poxpolo bat piztu nahian, trakets. Eszena eraldatu egiten da gero, eta paisaia margoketa txinatarreko lezio bilakatzen; azken horrek gidatuko du filmaren gainerako atala. Yang-ek ez du egiazkotasuna xede; aitzitik, giza psikea ingurune biziarekin lotzeko sentimendu edo kontzientzia da lortu nahi duena.
Paradisu urrun bat Yang-en filme goiztiarrenen artean dago, eta Documenta XI erakusketan egon zen 2002an, Kasselen. Yang-en antzera, filmeko Zhuzi protagonista ere Hangzhou antzinako hirira doa bizitzera unibertsitatean graduatu ostean; hiri hori “lurreko paradisu” gisa zen ezaguna, haren edertasun naturalagatik eta artista ikasiak bertara erretiratzen zirelako hazkuntza intelektualaren bila. Filmak Zhuziren eguneroko bizitza mundutarra jarraitzen du, gaztea hirian zehar dabilen artean, lanik gabe eta ondoez sakonak jota. Euri aldia sartu ahala, gero eta gehiago urruntzen da Zhanzi inguruko mundutik; bere ongizate fisikoak kezkatuta, zalantzan jartzen ditu, halaber, bere bizitzako hiru emakumeen paperak. Garapen azkarrean murgildutako Txina atze-oihal dela, Yang-en intelektualak modu pasiboan frustratzen dira, ase gabe eta ez ziur. Zenbateraino eman behar du norberak amore, “Txina berriko” bizitzara egokitzeko?