Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Geng Jianyi (耿建翌)
Zhang Peili (张培力)
Atalak
Qiu Zhijie (邱志杰)
- Izenburua:
- Qiu Zhijie (邱志杰)
- Azpititulua:
- 1969
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta kultura | Kaligrafia | Herri-kultura
- Teknikak:
- Tinta
- Artelan motak:
- Bideoa
- Aipatutako artistak:
- Qiu, Zhijie
1. eginkizuna: “Orkidearen Pabiloiaren Hitzaurrea” 1.000 bider kopiatzea, 1990–95
Koloretako bideoa, soinurik gabea, 35 min
Artistaren eskaintza
1. eginkizuna: “Orkidearen Pabiloiaren Hitzaurrea” 1.000 bider kopiatzea, 1990–95
Tinta paper gainean
Bilduma Chang Tsong-zung
Qiu Zhijie arte-eskolan zegoen 1. eginkizuna sortu zuenean; geruza askoko performance kontzeptuala zen, bideoan dokumentatua, emaitzatzat tintazko pintura kolore-bakarra eman zuena. Ikasle saiatua izanik, Orkidearen Pabiloiaren Hitzaurrea kopiatzen du, Wang Xizhi poeta eta kaligrafoaren (303–361) testua, behin eta berriz imitatu dena. Baina Qiu-k paper-orri bat besterik ez du erabiltzen. Bideoak ehunka saiotan erakusten du, pixkana-pixkana testuaren esanahia ezabatzen duela. Hura kopiatuz, Qiu-k auzitan jartzen du jasotako jakintza kulturalaren sistema, eta bere buruari galdetzen dio nola hel daitekeen idatzi kanonikoa izatera hain bizkor idatzitako testu bat —esan ohi da Wang horditua zegoela sortu zuenean—: “Ezabatu beharreko lehen gauza kaligrafiaren nolakotasun literarioa da, kaligrafia bere modelatzeko jatorrizko jarduerara eramateko berriz, edo, konkretuki, tintazko arrastoak konposatzera, abstrakzio bisual hutsera heldu arte […]. Elkarrekin estu loturako formen kontzentrazio honekin, ezin ikusizkoa gertatzen da forma kaligrafiko bakoitza, eta, azkenean forma horiek guztiak gertatzen dira ezin ikusizkoak”.