Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Debekatuta norabidea aldatzea: 1989
Atalak
Zeinen utopia? Eta RMB city
- Izenburua:
- Zeinen utopia? Eta RMB city
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta identitatea | Artea eta teknologia | Artea eta Internet
- Artelan motak:
- Bideoartea
- Aipatutako artistak:
- Cao, Fei | Koolhaas, Rem
2006; 2007
Artista: Cao Fei
Bere sorterri Guangzhou-tik kanpoko Foshan hiri industrialeko bonbilla-fabrika batean egin zuen egonaldian sortu zuen Cao Feik Zeinen utopia? lana. Fabrikako produkzio-lineari buruzko dokumentazio neutro batekin hasten da bideoa, eta gero sekuentzia surrealista batera igarotzen da, langileak beren ametsetan izan nahi luketen pertsona bihurtuta agertzen baitira: dantzaria, gitarrista edo tai-xiko maisua.
RMB City —renminbi txinatar dirutik dator izena— Second Life-n garatu zuen osorik Cao-k; Second Life Interneteko plataforma birtual bat da, eta hartan erabiltzaileek, berek hautaturiko abatarren bidez, gauzak erosi eta trukatu, hiri-egiturak eraiki ditzakete eta beste abatarrekin jardun, partez apokalipsia ere baden utopia artifizial batean. Fabrikak, laino toxikoa eta “gizarte harmoniotsu” baten aldeko publizitateko esloganak daude alde batetik; eta, bestetik, Rem Koolhaas-en edo Herzog & de Meuron-en ikono arkitektonikoen hankaz gora jarritako distortsioak, Txinaren mikrokosmos bat osatuz, 2008ko Pekingo Udako Olinpiar Jokoak baino lehenago. Honela dio RMB Cityren manifestuak: “Ordena berriak jaiotzen dira, eta orobat jaiotzen dira jakintza berriak eta bitxiak”.