Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Herri-ikerketa
Maitagarri-ipuina
Atalak
Shangaiko arte garaikidearen artxiboaren gaineko proiektua
- Izenburua:
- Shangaiko arte garaikidearen artxiboaren gaineko proiektua
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Kritika | Artea eta Internet | Kontsumoa
- Aipatutako artistak:
- Xu, Zhen | Yang, Zhenzhong
Komisario gisa artistak berak jardundako erakusketak, sare sozialak eta tokiko artistentzako azpiegiturak sustatzeko, 1998–2012
BizArt Art Center, 1998–2010
Fundatzailea eta zuzendaria: Davide Quadrio; zuzendari artistikoa: Xu Zhen. Irabazi asmorik gabeko erakunde artistikoa, Shanghain arte garaikidea sustatzeko xedea zuena
Art-Ba-Ba Arte Garaikideko Komunitatea, 2006–gaur egun
Fundatzaileak: Huang Kui, Jin Feng, Xu Zhen eta Yang Zhenzhong. Interneteko foroa, arte garaikideari buruzko debate irekiak egiteko
Espazio honek artisten eta komisarioen talde batek Shanghain antolaturiko erakusketak, argitalpenak eta Interneten oinarrituriko proiektuak aurkezten ditu, arte garaikidearen komunitatea garatzeko, laguntza publiko eskasa hartzen zuen garai batean. Jarduera haien artean zegoen Art for Sale (1999) erakusketa ausarta, hemen bideoan ikusten dena, zeina zabaldu baitzen Shanghaiko erdialdeko saltoki eraiki berri baten barruan. Hurrengo hamarkadan zehar, Art for Sale erakusketaren komisarioek —Xu Zhen eta Yang Zhengzhong— eta beste batzuek, 164 arte-ekitaldi antolatu zituzten, 433 artistarekin, eta ehunka katalogo eta aldizkari argitaratu zituzten. Art-Ba-Ba Interneteko plataforma —hala deitua Alibaba merkataritza elektronikoko saltoki erraldoiaren izena gogoan hartuta— da orain Txinako arte garaikideko online forumik aktiboena. Jendeak bere kabuz antolaturiko jarduera komun hauek halako laguntasun-sen bat sortu zuten Shanghaiko artisten artean, zeinek baztertzen baitzituzten, bai arte esperimentalaren kontrako oposizio ofiziala, bai kontsumismoaren goraldi ikaragarria. Harmailetako tabletetan sar daiteke Art-Ba-Ba-n eta beste proiektuen bideoak ere ikus daitezke, Artea eta Txina 1989ren ondoren erakusketarako editatu eta bildu baitira.
MadeIn Company enpresak garatu du Shangaiko Arte Garaikidearen Artxiboaren gaineko proiektua, aipaturiko artistekin elkarlanean.