Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Qiu Zhijie (邱志杰)
Zhang Peili (张培力)
Atalak
Wang Xingwei (王兴伟)
- Izenburua:
- Wang Xingwei (王兴伟)
- Azpititulua:
- 1969
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta politika | Tiananmen plazako protestak | Joko Olinpikoak | Kultura eta globalizazioa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Wang, Xingwei
Pekin Berria, 2001
Olio-pintura mihise gainean
Liu Heung Shing. 1978–1989, Pekin—Ikasleak urgentziaz ospitalera eramate. Zilar-gelatinazko kopia, 58,5 x 89,5 cm. M+, Hong Kong
Wang Xingwei-k 2001ean margotu zuen Pekin Berria, Pekin 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako egoitza gisa hautatu zuten urtean hain zuzen ere. Gobernu txinatarrak ekimen globalaren aurrerapen alai gisa zabaldu zuen “Pekin Berria, Olinpiar Joko Handiak” esloganetik dator titulua. Irudia, alabaina, Associated Press agentziaren fotokazetaria zen Liu Heung Shing-ek 1989ko ekainaren 4aren goizean hartutako argazki batean oinarritzen da, militarrek manifestari erreformazaleak, haien artean milaka ikasle, bortizkeriaz erasotu zituztenean. Wang-ek leialtasunez jarraitzen dio Liu-ren irudiari, non bi manifestari ikusten baitira, odoletan biak, triziklo baten zama-kutxan etzanda, gertalekutik bizkor-bizkor ateratzen dituztela; baina manifestarien ordez zauritutako bi pinguino enperadore ipintzen ditu. Burugabekeria horrekin, Wang-ek gogora ekartzen du nola ezabatu zen Tiananmenen gertatua Txinako erregistro historiko ofizialetatik, eta iradokitzen du, Olinpiar Jokoek optimismoa eta etorkizun irekiago eta globalizatuago bat zetorrelako konfiantza ernatu zuten arren, “Pekin Berria” ezin izan zitekeela hainbeste aldatu azken batean.