Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Song Dong (宋冬)
Yan Lei & Hong Hao (颜磊和洪浩)
Atalak
Rong Rong (荣荣)
- Izenburua:
- Rong Rong (荣荣)
- Azpititulua:
- 1968
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta identitatea | Indibidualismoa
- Artelan motak:
- Performance
- Aipatutako artistak:
- Rong, Rong | Zhang, Huan
East Village, Pekin, 2. zkia., 1994
Zilar-gelatinazko lau kopia
Bilduma pribatua. Honen eskaitza: Chambers Fine Art
Zhang Huan-en 12 metro karratu (12 Square Meters) East Village gunetik sortutako lanik garrantzitsuenetako bat da. 1994ko uda egun batean, artistak arrain-olioz eta eztiz estali zuen bere gorputz biluzia, eta euliz betetako letrina publiko batean eseri zen ordubetez, handik hurbil zegoen urmael batera joan eta bertan astiro murgildu aurretik. Rong Rong-ek performance osoa dokumentatu zuen. Hein batean Tehching Hsieh-ren muturreko luzera zuten urtebeteko performanceek motibatuta —artista haren lana Liburu estalki beltzaren bidez ezagutarazi zen urte hartan—, erresistentzia fisiko eta mentaleko ekintza hori burutu zuen Zhang-ek, bere gorputzaren gaineko erabateko kontrola zuela aldarrikatzeko; erresistentzia indibidualistarako bastioia zuen gorputza. Zhang-ek esan duen moduan: “Gorputza da identitatearen froga. Gorputza hizkuntza da.”