Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Zhang Peili (张培力)
Sun Yuan & Peng Yu (孙原和彭禹)
Atalak
Xu Zhen (徐震)
- Izenburua:
- Xu Zhen (徐震)
- Azpititulua:
- 1977
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta identitatea | Kultura eta globalizazioa
- Artelan motak:
- Bideoartea
- Aipatutako artistak:
- Xu, Zhen
Ortzadarra, 1998
Koloretako bideoa, soinuduna,
3 min 12 s
Cc Foundation
1999ko Post-Sense Sensibility: Alien Bodies and Delusion eta Art for Sale erakusketek sentiberatasuna tankeratu zien artista gazteen belaunaldikoa izan zen Xu Zhen; artistak berak besterekin antolatu zituen bi erakusketa horiek. Artista haientzat arte kontzeptuala eta post-minimalista errealitate gordinetik guztiz urrundutako ortodoxia ziren ordurako, eta artearen sistema kapitalaren merkatuetan murgilduta zegoen. Arteak eragile berriak behar zituen erreakzio emozionalak eta erraietatik sortuak eragiteko. Londresko Royal Academy-n 1997an Young British Artists taldearen Sensation erakusketa erreferentzia gisa hartuta —hartan aurkeztu ziren Damien Hirst-en lanak, animalien zatiak erabiltzen zituztenak, eta Marc Quinn-enak, giza odola baliatzen zutenak—, artista txinatar gazte haiek “zentzumenak astindu” eta “gogoari eraso egin” nahi zioten lanak sortu zituzten. Bideo-lan honetan artistaren bizkar biluziaren irudi finko bat ageri da, edizio prozesuan desagerrarazitako pare bat esku ikusezinek behin eta berriz jotzen dutela; hala, oinaze fisikoaren aztarrenak agertzen dira baina ez haien kausa. Bere garaiko testuinguruan, “esku ikusezinaren” Xu-ren bideoak funtzio alegorikoa du, erreferentzia eginez artistaren nolakotasunari, baita gai zabalagoei ere; besteak beste, artistak bere nortasunaz duen kezkari, globalizazio kultural eta ekonomikoaren garapen zorabiagarriaren testuinguruan.