Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
Wang Xingwei (王兴伟)
Zhao Bandi (赵半狄)
Atalak
Zhang Peili (张培力)
- Izenburua:
- Zhang Peili (张培力)
- Azpititulua:
- 1957
- Erakusketa:
- Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia
- Gaiak:
- Artea eta politika | Tiananmen plazako protestak
- Artelan motak:
- Bideoartea
- Aipatutako artistak:
- Zhang, Peili
Ura: “Cihai” hiztegiaren bertsio estandarra, 1991
Koloretako bideoa, soinuduna, 9 min 35 s
Guggenheim Abu Dhabi
Ura Txinako Telebista Zentraleko estudioetan grabatu zen. Xing Zhibin ageri da bideoan, gaueko albistegi nazionalaren aurkezle ezaguna. Grabazioaren xedearen berri jakin gabe, aurkezleak bere ohiko kadentzian irakurtzen du “ura” karakterraren definizioa Cihai hiztegian. Txinatar hizkuntzaren hiztegi zabal bat da hori, literatura klasikoko erreferentziak dauzkana, eta hartan bereziki luzea da “ura” (shui) sarrera, alusio poetiko ugarirekin. Urte haietan, familia guztietan ezaguna izateaz gainera, berebat zegoen Xing lotua garai hartako gertaeren bertsio politikoki ortodoxoekin. 1989ko apirilaren erdialdetik ekainak 3 arte, Xing-ek eman zion nazioari Tiananmengo plazako ikasleen protesten berri, baina ekainaren 4an ez zuen batere aipatu protesten errepresio bortitza, eta ezin argiago geratu zen orduan gobernuaren boterea eta gertatuei buruzko informazioa murrizteko ahalegina. Lan hau bideoartearen nazioarteko historiaren adibide bikain bat da, non artistek artelan bat sortzeko telebistako albistegi bat bereganatzen duten; kasu honetan, Zhang-ek bozeramalea kendu zion Estatuari.