Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Nola egin artea?

Alexander Calder

Izenburua:
Nola egin artea?
Egilea:
Alexander Calder
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea. Teoria | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Kolorea | Mugimendua | Tamaina
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Zinetikoa |
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Nola sortzen da artea?

Bolumenetatik, mugimendutik eta inguruko espazioaren, unibertsoaren barnean zizelkatutako espazioetatik.

Era askotako masetatik, tenkatuak, astunak, erregularrak... tamainaren edo kolorearen aldaeren bidez lortuak.

Marra zuzentzaile batetik... mugimendua, abiadura, azelerazioa, energia eta abar adierazten dituzten bektoreetatik... angeluak eta norabide adierazgarriak osatzen dituzten marretatik, osotasun bat edo gehiago osatzen dituztenak.

Masen oposizio txikienetik sortutako espazio eta bolumenak, edo bektoreek zeharkatutakoak, eta euren ardatzaren inguruan jiraka angelu abiadura aldatzen dutenak.

Hortik ezer ez da finkoa. Elementu bakoitza mugi, lekualda daiteke, edo atzeraka-aurreraka kulunkatu unibertso honetako elementu bakoitzarekiko erlazio aldakor batean.

Hala, ez dute soilik une isolatuak azaltzen, baizik eta bizitzako gertaeren arteko aldaketei buruzko lege fisiko bat ere bai.

Ez dira erauzketak, abstrakzioak baizik:

Itxuraz, bizirik gabeko abstrakzioak dira, euren erreakzionatzeko eragatik ez balitz.

Calder, Alexander, “Comment réaliser l’art?”, Abstraction- Création, Art Non-Figurative, 1. zk., 1932, 6. or.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]