Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Pintura eta eskultura modernoetan

Alexander Calder

Izenburua:
Pintura eta eskultura modernoetan
Egilea:
Alexander Calder
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta estetika | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Mugimendua
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Futurismoa
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Pintura eta eskultura modernoko mugimendu-sentsazioa, aspaldidanik konposizioaren osagai primariotzat jo da.

Futuristek mugimendua interpretatzea aholkatu zuten.

Marcel Duchamp-en Biluzia eskailerak jaisten, mugimenduaren bilaketaren emaitza da. Bertan ere forma irudikatzailea ezabatu du. Hartara, arreta-gai nagusiaren –mugimendu-sentsazioaren– arrakasta zailagotuko lukeen ideien konnotazioa saihesten du.

Fernand Léger-en Le Ballet mécanique filma mugimendudun irudien bilaketaren emaitza da.

Horrenbestez, zergatik ez forma plastikoak mugimenduan? Ez translazio- edo jiratze-mugimendu soil bat, baizik eta mota, abiadura eta zabaltasun ezberdinetako hainbat mugimendu, emaitza gisa osotasun bat eratuz. Koloreak edo formak konposa daitezkeen era berean, mugimenduak ere konposa daitezke.

Mugimendudun objektu plastikoei buruzko nire lehenengo ahaleginen artean, orain erakusten ditudan motorraz bultzatutako bi mugikorrak dira lortuenetakoak. Euren orbitak arku zirkular peto-petoak dira, edo zirkuluak. Mugikor hauen euskarriak horma zuri baten aurrean jartzen direnean ia ikusezinak izateko moduan pintatu dira, mugimenduan dituzten zatiak soilik ikus daitezen, forma eta koloreak, eta euren orbita, abiadura eta azelerazioak.

Gai nagusi bat dagoen edozein tokitan, ezinbestekoak ez diren beste gauzak ezabatzeak emaitza sinesgarriagoa lortzen lagunduko du. Lehenengo eskultura abstraktu estatikoetan gehien interesatzen zitzaidana espazioa, kopuru bektorialak eta dentsitate ezberdineko zentroak ziren.

Objektu hauen balio estetikoa ezin da arrazoi hutsaren bidez antzeman. Ezagutu behar dira.

Calder, Alexander, Modern Painting and Sculpture erak. kat., The Berkshire Museum, Pittsfield (Mass.), 1933ko abuztuaren 12tik 15era.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]