Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Calder eskultore amerikarra

Sebastiá Gasch

Izenburua:
Calder eskultore amerikarra
Egilea:
Sebastiá Gasch
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Forma | Abstraction-Création taldea | Edertasuna
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Bartzelonara duela gutxi etorritako kanpotarra. Abstraction Création taldeko kidea da, bere baitan balio handiko artistak dituena, esate baterako Arp, Baumeister, Helion, Mondrian eta beste batzuk. Talde honetako kideek plastika purua lantzen dute, elementu esplikatiboak edo anekdotikoak saihestuz. Beraz, arte ez-figuratiboa.

Bere eskulturen bidez, Calder-ek naturaren kopiari edo imitazioari, eraldaketari edo interpretazioari kontrajarritako sorkuntza adierazten digu. Calderrentzat, sorkuntzak objektuak asmatzea esan nahi du, naturaren sorkuntzarena bezain berria den edertasuna izango duten objektuak, zeren eta, naturak bezala, ez baitute ezeren antzik izango. Calderren obrak berez dira ederrak, ez ordea konparazioz, eta edertasun autonomoa dute. Sorkuntza hutsa dira, lore bat edo fruta bat sorkuntza den bezala. Formen asmakuntza puruak. Sorkuntza, ez ordea imitazioa.

Calderrek Brancusi-ren eta Arp-en bidetik jo du. Baina haien biluztasun plastikoa harantzago eramaten du. Izan ere, eskultore horiek gorpuztasuna duten objektuak sortzen dituzte, gorputzak egiten dituzte; Calderrek, berriz, eskeletoak egiten ditu. Metalezko eskeletoak dira erabateko biluztasunagatik eta sinpletasunagatik hunkituta uzten gaituzten bere obra horiek, bere plastika puruaren edertasunagatik.

Gasch, Sebastiá: “El escultor americano Calder”. AC, 7. zk. (1932), 43. or.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]