Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

katalogoa

Universe

Alexander Calder

Izenburua:
Universe
Egilea:
Alexander Calder
Argitalpena:
Madril: TF. Editores, 2003
Neurriak:
27 x 29 cm
Orrialdeak:
308
ISBN:
84-89162-13-1
Lege gordailua:
M-11588-2003
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Materiala | Mugimendua | Erakusketak | Ingurunea eta natura
Artelan motak:
Eskultura | Pintura

Universes [Unibertsoak] Galerie Percierko nire erakusketan egon ziren 1931an eta Mondrian-en estudiora 1930eko udazkenean egin nuen bisitaren zeharkako ondorio izan ziren. Ez ziren mugitzeko proiektatu, nahiz eta egitura hain arinak ziren haize leun batek ere asaldatuko zituela. Mondrianen pintura laukizuzenek nigan sekulako eragina izan bazuten ere, ezin izan nuen horien ezer antzekorik egin. Ikusi eta gero, bi astebetez pintatzen saiatu nintzen, baina gero, alanbrezko egituretara itzuli nintzen. Uste dut forma zirkularrek, elkarreraginerako bereziki aproposak, sentimendu kosmiko unibertsal antzeko bat dutela. Hortik datorkie Universe izenburu orokorra. Batere bermerik gabe esfera bat zintzilikatzea nahi nuen, baina ez nuen lortu.

[Itzultzailea: Bitez-Logos®]